Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2014-11-22 Etxebarria Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Ander Elortegi

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (15. 2014)
Représentación
2014-11-22 Etxebarria Txapelketa
Bertsolaris / Auteurs
Abasolo, Eneko "Abarkas"
Elortegi, Ander
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Eneko eta Ander lagunak zarete. Aspaldi eman zenuten izena bakoitzak bere aldetik babes ofizialeko etxebizitza lortzeko zerrendan. Azkenean etxe bana egokitu zaizue baina ez batari ez besteari ez dizue mailegurik ematen. Hiruna bertso, zortziko handian, Eneko hasita.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2014-11-22 Etxebarria Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Ander Elortegi

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Abasolo:
Etxea eskatu eta tokatu
hori izan da sorpresa!
Kuadroak zelan eta non jarri
sarri askotan dut pentsa
baina mailegu barik aurrera
joatea ez da erreza
ezerezean geratzen baita
ematen duten babesa.

A. Elortegi:
Sorpresa hartu gendun etxean
notizi hori hartzean
ta banketxera joan ginen gu
eskale batzun antzean.
Egoera ez da horren ona
baina ez jarri letxean
total ez gaude hain txarto ere
aita ta amaren etxean.

E. Abasolo:
Baina aitaren eta amaren
ondotik nahi dut aparta.
Behin banketxean esan zidaten
han paparra atarata
“Fidantza edo soldata on bat
Eneko zuk dozu falta”
Nik esan nion “nork dauka orain
bi mila euroko soldata?”

A. Elortegi:
Amenazatzen joanda ere
ez dute egiten kasu.
Atzo, bihar, gaur edo etzidamu
baina alperrik da aizu
Bizitza honetan emon behar dira
hainbat eta hainbat pausu.
Ni neu oraindik gaztea naiz ta
arazoa zeuk daukazu.

E. Abasolo:
Ander gaztea sentitzen zara
animotsu eta tinko
baina edadea sasoi horretan
ez da geratzen betiko.
Etxea bada eskubide bat
lortu gabe ez naiz hilko
beste aukerarik ez zait geratzen
okupatu eta kito.

A. Elortegi:
Erabakiak hartzen dituzu
baina ez daude hain zuzen.
Proposamen bat egingo dizut
hemen altu eta ozen:
ez da normala garai hauetan
ta ez joan okupatzen
etxe bat utzi ta bardinera
batera joan gaitezen.