Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-02-05 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Izar Mendiguren, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2017-02-05 Amurrio Jaialdia
Conducteur/trice
Comas, Ainhoa
Mendibil, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Bartra, Oihana
Enbeita, Onintza
Iturriaga, Unai
Mendiguren, Izar
Perea, Oihane
Viñaspre, Iñaki
Exercice
Seinaka gaia-emanda batek besteei
Sujet proposé
Aste honetan bost animalia berri deskubritu dira eta hori egin duena Oihana izan da. Berak azalduko digu.

Description

Air
Eguna pasa nekean eta
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
10

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2017-02-05 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Izar Mendiguren, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Bartra
Lehenengo espezie berezia
gura nuke nabarmendu
bitxo handi bat eta beltz-beltza
meriturik ezin kendu
ez da tropikal ez da hemengo
ezagutuko bagendu!
Eta gainera haserretzean
kea ere botatzen du. (bis)

U. Iturriaga
Animalia berri bezala
mundua ez da erosoa
nik niretzako nahi nuen zerbait
lasaia eta goxoa
beti izan naiz ni lo zalea
ia zerura jasoa
naiz gizakiaren hondar bat baina
oso, oso biziosoa. (bis)

O. Bartra
Eta bigarren espezie hori
nahi nizueke gomenda
irribarretsu, koloretsua
bestela nola izan zen ba!
Oso luzea ez da espezi
uniko honen zerrenda
baina ez dute sobrebibitzen
Aiaraldetik irtenda. (bis)

I. Mendiguren
Nahiz eta zuzen asmatu duzun
unikoaren hizkia
nire espeziea Izar da baina
ez naiz bakarrik izpia
telebistako pelikuletan
ez dute esan guztia
kontuz ibili bi gauzak naiz ni:
ederra eta piztia. (bis)

O. Bartra
Eta Muxikako espeziea
berezia ta itzela
ez da eulia, ez da lehoia
ez tximino, ez igela
nahiz ta sailkatzen ez den erreza
espezie baten horrela
ilea behintzat mutatzen zaio
kamaleoiei bezela. (bis)

On. Enbeita
Nire ulea aldatzen doa
eta ze ilusinoa!
Atentzinoa deitzea baita
nik daukadan misinoa
ta ni zer naizen baduzu
soilik neure bertsinoa:
urretxindorran espezie bat
Madrilgo mutazinoa. (bis)

O. Bartra
Eta laugarren espezie hau be
ze nolakoa! Bizia.
Egia esan honekin nago
desesperatzen hasia
biologook ere ez dugu
aspaldion ikasia
arabarrek lez honek be badu
identitate krisia. (bis)

O. Perea
Identitate krisia daukat
ene biologa laztana
eta horrexek mendirik mendi
ni ibiltzera narama
ez naiz oso handia izatez
eta ez zenez nere ama
baina haserretzean irteten zaizkit
adarra eta buztana. (bis)

O. Bartra
Lasai ez naiz askorik pasako
kantatuko dut nahiko light
egia esan burura orain
gauza asko etorri zait
baina zure espezia ere
kokatu behar dut nunbait
gure Viñaspre izan daiteke
ñuaren antzeko zerbait. (bis)

I. Viñaspre
Ta gizakia beti ibiltzen da
ai ñu gizajoak hiltzen
zergatik ez nun asmatu izkutau
eta apur bat isiltzen?
Oihana zertan etorri zinen
urruti ni deskubritzen?
Fokoetatik kanpo ni askoz
lasaiago bizi nintzen. (bis)