Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-02-24 Loiu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Xabi Paya

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2017-02-24 Loiu Lagun-artekoa
Conducteur/trice
Beitia, Iñaki "Arbildu"
Bertsolaris / Auteurs
Estiballes, Arkaitz
Paya, Xabi
Exercice
Binaka gai-librean

Description

Air
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
12

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2017-02-24 Loiu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Xabi Paya

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Paya
Kamarak daude eta horretan
ezin naiz hasi ni aizu!
Zuri galdera bat egiteko
ostera gogoz naukazu
hainbeste urtean beti berdina
beti Arkaitz, beti maisu.
Galdera zuzen egingo dotsut:
ze nobedade daukazu? (bis)

A. Estiballes
Ba bizitzera joan nintzala
Zeanuriko puntara
ta dodazala zoragarriak
omen diran bi alaba
txapelketara joan ez arren
joaten nazela plazara…
Nobedaderik ez izatea
ere gauza edarra da. (bis)

X. Paya
Zeinen edarra, zeinen polita
ta zeinen bukolikoa!
Alaba gazte eta jatorrak
etxerako modukoa.
Baina ez dozu kontau guzia
edo ez behintzat nahikoa.
Entzun dodanez zeuk egin dozu
politikara saltoa. (bis)

A. Estiballes
Udaletxean zinegotzi naz
irten nintzan juxtu-juxtu
irten ez banintz ere gaitz erdi
egingo neban apustu!
Gu hantxe gabiltz gaur diskutitu
ta hurrengoan agurtu
egun batean ein neban salto
ta hurrengoan damutu. (bis)

X. Paya
Bi alaba ta herri moduan
Arratiko Zeanuri
maisu moduan bertso klaseetan
kantua bere irudi
ta politikan ze eiten dozu?
Zertarako hortan segi?
Ai neure ustez zeuk euki dozu
denbora libre larregi. (bis)

A. Estiballes
Denbora libre ugari deukot
imajinau eixu tira!
Astean baten ere joaten
hasi nazela mendira
han jesarten naz pinudi baten
neure mugarriei begira.
Astean baten joan ezean
mugitu egiten dira. (bis)

X. Paya
Normala orduan hobby moduan
hautatzea politika
ta plenoetan eragingo dau
sekulako ika-mika
bere feudoa begituko dau
lursail benetan polita!
Neu be horrela biziko nintzan
mugarriak edukita. (bis)

A. Estiballes
Herritik kanpo ibili zara
Xabi luzaroan ta maiz
ta ez dakizu ni Zeanurin
nabil nahiko aurpegi alaiz
zuk ezin zeinke imajinatu
zenbat aldatu dan Arkaitz
orain Deia be irakurtzen dot
ta batzokian sartzen naiz. (bis)

X. Paya
Hogei urtegaz radikala zan
hau esate baterako
hogeita hamar euki orduko
ez zan zuzen aterako
berrogei eta batzokira be
joaten dala, edarto!
Botoa bere aldatuko dau
hirurogei urterako. (bis)

A. Estiballes
Hogei urtekin danari sua
nintzen horren radikala
hogeita hamar eta bi ume
prozesu oso normala…
Zu hogei urtekin ja el puto amo
zinen ta Xabi aibala!
Ze esan nahi dozu ni baino lehenau
espabilatu zinala? (bis)

X. Paya
Nik razino bat baino ez neukon
eta zuk menu konpleto
andre, alaba eder bi eta
baserri edar bat hazteko
lursailak bere ta mugarriak
bateko eta besteko
definizino arraroa da
ezkerrekoa izateko. (bis)

A. Estiballes
Ezkerrekoa izatea zer dan
definitu al zeinke zuk?
Nik onartu dot batzokian ere
egiten dodala zurrut.
Ezkerrekook be badekoguz
jo krontadizino batzuk:
imajinatu lau hektareatan
eukaliptoa sartu dut. (bis)