Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-04-21 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2017-04-21 Zumaia Jaialdia
Conducteur/trice
Manterola, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Maia, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Cannabisaren legeztatzeari buruz hitz egingo dugu. Jon politikaria da, lagun artean gaztetatik porroak erretzen dituena, baina alderdiaren diziplinagatik edo, behin eta berriz bere legalizazioaren aurka bozkatzen duena. Sustrai, berriz, terapeutikoki hori erretzea behar duen gaixo bat.

Description

Air
Hamalau heriotzena I
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2017-04-21 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina
Ja aspertuta nago
esan ezin den gaiz
cannabisaren kez ta
hipokrita usaiz.
Bai, ni gaixo bat nauzu
aitortu izan dut maiz
seguru aski ez dena
sendatuko garaiz
ordea zure erruz
delinkuente bat naiz.

J. Maia
Nik nahi dut gizarte bat
kontzientzia lotan
ta ez mugiarazi
ideien errotan
nola gazte garaitan
ia umetxotan
neuk`e erre det modu
sistematikotan
baina ez det erre nahi
sistemaren kontran.

S. Colina
Lotu itzazu eskuak
estu korbatara
eta jarraitu zazu
gaur arte gisara.
Minbizi bat iritsi
zait biriketara
ibilia tabako
kaladaz kalada
eta kasualidadez
hori legala da.

J. Maia
Horren kontra badegu
iniziatiba
eta legez uztea
da alternatiba
zuk zure alderantza
nahi zenuke tira
legea egiten da
guztiei begira
eta ezin da egin
norberan neurrira.

S. Colina
Ez zazula hitz egin
zinismoan mugan
zure hitzek utzi naute
eta duda-mudan
zuk jarrita baituzu
soa soilik zugan
ez izan hipokrita
zure koiunturan
eta sinetsi zazu
pertsonen arduran.

J. Maia
Baina pertsonak ez du
horren balioa
gauza doan bezela
nahiko ongi doa
neurtu arrazoia
ta ondorioa
pentsatzen det ez al den
gauza serioa
gaitza bezain txarra den
erremedioa.

S. Colina
Benetan harrituta
nago ni zurekin
bihurtu nahi al nauzu
budu baten panpin?
Ez naiz ez kalada bat
ta ez zigarrokin
gaitza txarra dala ta
remedioa berdin
zertan zabiltzate ba
farmazeutikekin?

J. Maia
Enpresa mundu hortan
gaude oso baikor
aldiz belarra nun den
horma marroi bat hor.
Ez nauzu ibiliko
barruan aldakor
saiatzen naiz itxuraz
hitz egiten jator
diskurtsoa etxetik
ikasita nator.