Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-05-06 Lasarte-Oria Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Labaka Mayoz, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2017-05-06 Lasarte-Oria Berezia
Conducteur/trice
Loinaz, Uxue
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Labaka Mayoz, Ane
Lujanbio, Maialen
Sujet proposé
Beti esan izan da bertsolariak dantzan poste samarrak izan zaretela. Regea, regetoia, rocka, erromeria... Zuek dantza egin beharko bazenute, zer aukeratuko zenukete?

Description

Air
Igaran egun batez
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
9

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2017-05-06 Lasarte-Oria Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Labaka Mayoz, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Zeinek ikusten nau ni
grazirik gabean?
Gatza ta piperra det
nere edadean
sueltoan dantzatzen naiz
arin ta aidean
regetoia ere bai
intimidadean.

A. Egaña
Ni dantzatzen txarra naiz
diot zuzenean
intimidadean nahiz
ahots ozenean.
Bat aukeratzekotan
twista azkenean
zerbait ikasi omen nun
ume nintzanean.

A. Labaka
Beste hauen aldean
badaukat sasoia
goizeko lau t`erditan
nik jotzen det goia
Trumoi edo Ilargi
nolako trumoia!
Nere faboritoa
beti regetoia.

M. Lujanbio
Aditu sekretu bat
esango detena:
Andoni hau onena
txotisean dena
txuleria badauka
madrileño sena
ta gerrialdea ja
jubilatuena.



A. Egaña
(*) Txotis antzeko doinu batean kantatzen du

Ene Maialen honek tentatu
horren modu lizunian
Madrileño`re izan ninteke
tokatzen dan egunian
eta “Uxoan berbena” hortan
zolu goxo, legunian
txotisa biok egingo degu
aizu zuk nahi dezunian.

A. Labaka
Andoni izan leike
gaueko errege
ez zait asko gustatu
hori alafede!
Nik zapatetan badet
nahikoa botere
ta dantzatu dezaket
flamenkoa ere.

M. Lujanbio
Ni flamenkoan nabil
aldarte hotzean
tango on baterako
hain pauso motzean
sueltoan hasita`re
ia erortzean
paso doblea eiten
degu mozkortzean.

A. Egaña
Ni dantzako kontuetan
txepel eta ñaño
probatu detenetan
zenbat desengaino!
Behar du dena ilun
edo dena laino
baso erdi bat nahio
paso doble baino.

A. Labaka
Sen espainiarra det
onartzen det hemen
dantza kontun abila
ni nabil abilen
aurreko asteburuan
nahiz ez zen Madrilen
Sevillan izan nintzan
“Feria de Abril”en.