Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-05-06 Lasarte-Oria Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2017-05-06 Lasarte-Oria Berezia
Conducteur/trice
Loinaz, Uxue
Bertsolaris / Auteurs
Lujanbio, Maialen
Sujet proposé
Joseba Tapiaren Real Politik albumeko Madrilgo lagunak abestia, Bitoriano Gandiagaren letra duena, kantatzen du Joseba berak.

Description

Air
Gure aurreko guraso zaharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2017-05-06 Lasarte-Oria Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Hegoaldetik jasotzen dugu
mespretxua ta destaina
sinestarazi nahi ligukete
ez gerala eurek aina.
Neri berdintsu pasatu ohi zait
berdin ez da berez baina
Estatuta eta pertsona dira
bi neurri ta bi tamaina
nik espainarrak maite ditzaket
baina ez det maite España.

Izan nahi nuke herri oso ta
beregain bat heltzeko gai
euskeran duna sustraia eta
ez dagoena besten zai.
Bestei baimena eskatzen eta
bestei erreguka noiznahi
bihar-etzitan nik ez nuke ez
nahiz eta EAJk bai
realidade autonomiko
folkloriko bat izan nahi.

Beraz bi herri ginateke gu
ta bi errealidade
bakoitza bere nortasunaren
ta autonomiaren jabe.
Autonomiaz independentzi
esan nahi nuen hala’re.
Ni ere nago España ezkertiar
eta jator baten alde
ez gure aita izango dena
baizik lagun parez pare.