Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-06-11 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Maialen Lujanbio, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2017-06-11 Ereñotzu Jaialdia
Conducteur/trice
Zerain, Aritz
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Iguaran, Oihana
Labaka Mayoz, Ane
Lujanbio, Maialen
Soto, Julio
Exercice
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé
Puntuak jartzeko ariketa egingo dugu. Bakoitzari bina puntu jarriko dizkizuet. Eta publiko artean dauden gure adituek erabakiko dute nork egin duen ondoen, eta bi horiei beste bina jarriko dizkiet.

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2017-06-11 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Maialen Lujanbio, Julio Soto


Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Zerain
Pelotan berriz ere
nafarrak nagusi
J. Soto
Leitzara eraman du
brodatu ta guzi
nahiz aramarra ez zen
aritu itsusi
leitzarra ainakorik
nik ez det ikusi.

A. Zerain
Gorritin ospatze al da
Leitzako txapela?
J. Soto
Ospatzen dugu jantzi
bagenu bezela
nahiz hauteskundek bitan
banatu pastela
guk sentitu ohi dugu
naparra bat dela.

A. Zerain
Hernanitik banandu
omen zen Lasarte
A. Labaka
eta gustora gaude
hemendik aparte
guk zuek ez bezela
degu nahiko arte
hori pentsatzen nuen
hona etorri arte.

A. Zerain
Iñatzu ere dago
banatzen hasita
A. Labaka
eta ez naiz harritzen
gaur hau ikusita
nik oso gustoko det
zuen politika
eta herria litzake
benetan polita.


A. Zerain
Iñatzu edo Hernani
zein da zure aukera?
M. Lujanbio
“Hau” esan beharko da
etorrita honera
gero han beste aldera
mintzatuko gera
bertsolaia baitabil
batetik bestera.


A. Zerain
Ez zinan gaizki bizi
izan Intsusadin
M. Lujanbio
ez nuen urte pasa
han eskasa egin
terraza haundia eta
hango putzuakin
etorri beharko det
ta Hernanitik aldein.


A. Zerain
Bertsolariak dantzan
asko ez dira ikusten
O. Iguaran
ba nik asko horretan
jarriko nituzkeen
nola askok hankak hain
arinak dituzten
segi beharko degu
fama hori puzten.

A. Zerain
Hankak edo mingaina
zer dezu arinago?
O. Iguaran
Une hontan mingaina
esango det klaro!
Baino dantzan sasoian
ta ederki nago
ostiko jo dezaket
zerutik harago.


A. Zerain
Zenbat kantatuiozu
aitatasunari?
S. Colina
Justu kantatu gabe
nengoen aspaldi
nahiz bertsoak joan diren
txarrak ta ugari
beti kantatzen zaio
nobedadeari.


A. Zerain
Zenbat gau joan dira
argia piztuta?
S. Colina
Makina bat joan zaizkit
kopeta beztuta
haurra lokartu nahian
ta arnasestuka
baina ezin kejatu
bueltarik ez du ta.

A. Zerain
Adituek diote orain altxa behar dutela: Oihanak eta Juliok

Doinua: Orain hasi bihagu
Neurria: Zortziko txikia

A. Zerain
Juxtua izan al da
zure ustez epaia?
O. Iguaran
Noski nik daukat baietz
hoi sinistu nahia
Juliok ta nik berez
daukagunez gaia
bazan epaile batek
aipatu garaia.

A. Zerain
Hankak zeruraino ta
noraino mingaina?
O. Iguaran
Ez naiz Maialen eta
noski ez naiz Egaña
baino egin nezake
bi horiek aina
oholtzari hartuz gero
egoki tamaina.

A. Zerain
Erantzuten zu izan
zera azkarrena
J. Soto
Baino hala’re egin dut
pixka bat herrena
nahiz azkar kantatu
bidean barrena
erantzuna izan leike
inoizko okerrena.


A. Zerain
Puntua bukatu arte
itxaron Julio
J. Soto
baina itxaroteak
ez baitu balio
bertsolaria denez
erdi kanario
barrutik datorrenai
kaso in behar dio.