Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2017-06-24 Andoain Jaialdia
Conducteur/trice
Beloki, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Alberdi, Uxue
Arzallus, Amets
Arzallus, Maddalen
Iturriaga, Unai
Lizaso, Sebastian
Mendiluze, Aitor
Exercice
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Sujet proposé
Sebastianek plaza honetan hogeita lau orduz irekita dagoen denda bat dauka. Gaur hemen bazkari herrikoia izan da eta eguzkiak gogor jotzen zuenez, zuek eguzkitatik babesteko zerbait erostera joan zarete Sebastianen dendara.

Description

2017-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze



U. Iturriaga
Plazara heldu euzki galdatan
hau da beroa ostia!
Horrela ezin dut nik aguantatu
eguerdi parte guztia
kremaren bila ez nator naiz ta
gogorra dan eguzkia
elurran kontra ere balio du
ta emaidazu whiskia.

S. Lizaso
Bejondaizula! Beroak sortu
holako estuasuna
eta whiskian botila osoa
zuk eraman nahi dezuna
proposamena nere ustetan
ez da eskas ta lizuna
barruko suak kenduko dizu
kanpoko berotasuna.

U. Alberdi
Sonbrilatxo bat erosi nahi nun
baina a ze ezusteko!
Dendara sartu ta aurkitu ditut
denak garesti antzeko
ta esan diot “Zatoz nerekin
jarri nere aldameneko.
Ipini hortxe, ez honuntzago
bale horrela perfekto!”.

S. Lizaso
Bere ustetan ni engainatzen
Uxue gogotik ari
hau egoista xamarra dela
ez ote zaio nabari?
Zer esango ta “Babesle gisa
hi ondoan jarri hadi”.
Itzala ez diot bati ematen
baizik herri guztiari.

A. Mendiluze
Ba nik ere hori nahi nuen eta
orain ze gaizki gauden gu
eguzkipean ezin bazkalduz
badegu nahiko ernegu
baina trasterik ez det hartuko
negozioak eredu
denda erosi behar dizut eta
bertan bazkalduko degu.

S. Lizaso
Oso mingarri zen neretzako
lehen iledunak esana
nunbait beronek erosi nahi du
beretzako denda dana.
Hemen lanean jarraitzeko dut
gogoa eta afana
ta nortasuna ohi degu beti
diruz erosten ez dana.

A. Arzallus
Krema pote bat bukatuta ere
oraindik krema premian
sonbrilak baino zabalagoko
kopeta det agerian.
Ez daukat bate erremeiorik
Andoaineko ferian
aizu Sebastian ba al daukazu
etxeren bat Siberian?

S. Lizaso
Ez dut etxerik nik Siberian
etxe txiki bat gertuko
hala’re Amets konponbidea
zuri dizut agertuko:
eguzkiaren berotasunak
gaurkoz ez zaitu lehertuko
hain zaude argal jende artean
hark ez zaitu bilatuko.

M. Arzallus
Herri bazkari hortan gelditu
naizelako erdi lotan
eguzki printzek ondo jo naute
kopetan eta kokotan
nahiz ta usnaka ibili naizen
zer daukazun denda hontan
berriro ere kalitatezko
ezer ez dago txinotan.

S. Lizaso
Gauzak kontatuz dotore zuk zeuk
eman diozu hasera
aitortu dezu egon zerala
erdi lotian antzera
begira egonda ezin iritsi
gauza onik aurkitzera
agian gauza aldatuko da
esna etortzen bazera.