Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-07-05 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2017-07-05 Getxo Jaialdia
Bertsolaris / Auteurs
Lujanbio, Maialen
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
"Lanak libre egiten gaitu" dio esaldi indartsu batek. Zuri zer iradokitzen dizu horrek?

Description

Air
Haizea dator ifarraldetik
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2017-07-05 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio

Zenbat izerdi egiten duzun
soldata da hainbateko
soldata zenbat kobratzen duzun
zu zera bezainbateko
lan nahian edo eta lanean
hemen dabil jende lepo
lan egin behar da bizitzeko
lan egin behar da jateko
lan egin behar da irauteko ta
besteei zer jan emateko
esaldi hori borobila da
nagusiek esateko.

Lana balitza neurritsu eta
gure bizitzen sostengu
lana balitza pixka bat egin
ta modu onez mantendu
baina ordu estrak sartu behar dira
bestela postutik kendu
hainbeste leku prekarioetan
ez da mila luzimendu.
Aste hontan ere Beduan ta Azpeitin
horra bi langile zendu
lanak libratzen duena baino
jende gehiago hiltzen du.

Baina osatu ere egiten gaitu
gu aukeran garenean
ez zaudenean enpresa edo
jefe txar baten menean
ondo bizi ta neurriz lan egin
da formula azkenean
ni neureakin pozikan nabil
ez harrotzeko planean
zeren pertsona gustora ere
ari liteke lanean
lantegi hori zapalkuntza ez
tratu juxtu bat denean.