Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-07-14 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Artola, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2017-07-14 Alegia Jaialdia
Conducteur/trice
Irazustabarrena, Felix
Bertsolaris / Auteurs
Artola, Mikel
Iturriaga, Unai
Sujet proposé
Gaiak prestatzerakoan norbaitek esan zuen “Kataluniaz jarri behar diagu zeozer”. Eta nola jarri bueltaka ari ginela, Euskal Herriaz gutxiago galdetzen ote dugun eta Katalunian babesten ote garen pentsatzen hasi gara. Edo itxaropena pizten digunaz hitz egin eta kantatzen dugula aspaldian. Edo zeresanik ez dugula gureaz. Edo... edo zer?

Description

Air
Haurtxo txikia negarrez dago I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2017-07-14 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Artola, Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga
Kataluniara jaurti duzu zuk
hor lehenengo begirada
galdetzen duzu haruntz begira
hipnotizau garen jada.
Urriaren bata daukate han
eta ez hain justu Diada
gu San Migelen biharamuna
pasatzen egongo gara.

M. Artola
Han ta hemen ere egoera sarri
izan da horren bortitza
geronek jarri nahiagatikan
geure bidean baldintza
Ormaitztegiko zakurrarena
ein digute hor da giltza
lehen aurretik gindoazen ta
orain atzetik gabiltza.

U. Iturriaga
Nonbait lehenago beraiek zeuden
gurekin liluraturik
ez dut ukatzen bai neuri ere
ai inbidia sortu dit
baina ikusten dut Euskal Herria
portuan ainguraturik
esan dezagun argi ta garbi:
ez dago herri proiekturik.


M. Artola
Nahiz proiektua izan litekeen
gure herrian ukendu
lehengo historia izan liteke
behar degunan zimendu
gure hizkuntza ere sarritan
digute ezpainetik kendu
nahiago nuke gauza batzutan
hangoen antza bagendu!

U. Iturriaga
“Punto eus”a lortu dugula
ez daukagu “puntu cat”a
urteak dira han dabiltzala
ideia bati tiraka
ta hizkuntzari buruz zer esan ba?
Dugu problema galanta
hara begira ta bien bitarte
txantxangorriaren kaka!

M. Artola
Txantxangorriak herri honetan
ez du nahi adina arkupe
bizi izanak gaude gaur arte
nahiko borroka ta sute.
Lehen esan dezu ta aizu Unai
hala pentsatu det neuk`e:
“punto eus”a ez, punto ta aparte
guk egin behar genuke

U. Iturriaga
Bai baina hankara lorturik hor
daukagu kriston harria
ez dakigu nork eta zergatik
baina aspaldi jarria.
Gertaera hau edo bestea
urtemuga bat berria
ez ote gara ari bihurtzen
efemerideen herria?

M. Artola
Hortikan ere zerbait behar da
ez da alperrik igaro
oain katalanak joaten badira
Espainiatik harago
lehen geratzeko arrazoi asko
ez geneuzkelakoan nago
ta aurrerantzean izango degu
arrazoi bat gutxiago.