Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2017-07-31 Altzo Jaialdia
Conducteur/trice
Laso, Iker
Murua, Jexux
Olano, Iñaki
Olano, Manuel
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Martin, Alaia
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé
Andoni Egañaren bi aurpegi dira Alaia eta Anjel Mari. Aurpegi ezkorra Peñagarikano eta baikorra Martin.

Description

Air
Loreak udan ihintza bezela I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
9

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2017-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin, Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin
Goizero esnatu ta Andonik dio:
“Ze mundial ze ederki!
Ni izateak ze zorte puska
dugun baldin bazeneki!”.
Saio aurretik botatzen ditu
hainbat gometxa, konfeti
bolanteari eutsi beharrean
txaloka etortzen da beti.

A. M. Peñagarikano
Egia da bai jaialdietan
maiz hartzen dedala parte
ta aurten ere leku askota
ni eraman behar naute
bolantean ta beti txaloka
bai baina nik zenbat kalte:
"Aurten ere hemen al da Andoni?"
igual esango didate.

A. Egaña
Nere buruan ez det izaten
beti horrenbeste fede
herri batzutan juzkatzen naute
peñazo eta xelebre.
Hala’re oholtzak egin dit neri
makinatxo bat mesede
oholtza gainean joan egiten zait
hagineko mina ere.

A. Martin
Ta Berriako artikulotan
idaztea ze nibela!
Ematen dio puntxa, glamourra
ta noski euskal labela
bukatzen du ta horizonterantz
begiratzen du horrela
uste du ia testurik testu
mundua aldatu duela.

A. M. Peñagarikano
Artikulua nik idazten dut
zer gertatzen da munduan
eta gaur ere idatziko dut
nik nere artikuluan
eta bihar ere idatziko dut
eguneroko moduan
baina ez dakit artikulu hori
inork irakurtzen duan.

A. Egaña
Nere Berriako artikulua
beti izan det begiko
pentsatzen nuen "Honek ez al dik
mundutxo bat irekiko?".
Baldin bat txarra irten ezkero
neronek hau diot tinko:
"Total ez dio asko inporta
ez dute irakurriko".

A. Martin
Kaladatxo bat hartzen du eta
Euskal Herria marraztu
ohi du airean ta hobekuntzak
punturik puntu zehaztu
hil arte erretzen segi nahi luke
nahiz ta izan nahiko gastu
gaur eguneko airea baino
hobe da kea arnastu.

A. M. Peñagarikano
Hemen aire hau ona da eta
ni arnasten naiz hasiko
bizio txar bat hartu nuen nik
nere bizitza guziko
erretzaileak gaur asko daude
gaixorik eta tisiko
susmoa daukat beste urtebete
ez ote naizen biziko.

A. Egaña
Makina batek esan izan dit
"Egaña utzi beharko"
ta hoietatik lurraren pean
badira pertsona pranko
politikoei ere nolabait
hara pare bat zartako:
errauskailu bat badegu lehen ta
bigarrengoa zertako?