Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-09-10 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2017-09-10 Elorrio Jaialdia
Bertsolaris / Auteurs
Iturriaga, Unai
Sujet proposé
Hondarribian sasoi honetan irteten da alardea; mistoa eta betikoa. Albistegietan plastiko beltzak ikusten dira alarde mistoaren aurka. Zer ezkutatu nahi dute benetan plastiko beltz horiek?

Description

Air
Amodioa gauza tristea
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2017-09-10 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga
Urtero-urtero barriztatzen da
txilibitu hotsen martxa
kalean gora doazenean
hortxe kitto esperantza
batez be dagoz neska gazteak
begira beste alderantza
euren errua izan ote dan
badaukot neure zalantza:
neskato horren gurasoek euki
behar daue kontzientzi baltza.

Zeure auzoa gitxiestea
hori ete da xedea?
Mila iritzi egongo dira
nik botako dot neurea.
Zelan pertsona eroan leiken
bihurtzea aberea
zelan sentidu ahal dan talde bat
jai oso baten jabea.
Azken batean gatazka bat dau
ta atzean boterea.

Segregazio kontu bat bada
hortaz hitz egin ahal bada
joango bagina hirurogeiko
Estatu Batuetara.
Hori ez dala hemen pasatzen
ta egiten dabe algara
guardia zibil bati akaso
jo ezkero ostikada
horregatik bai baina bestela
bat ez doa kartzelara.