Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-09-01 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Nahia Sasco

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Lizardi Saria (41. 2017. Zarautz)
Représentación
2017-09-01 Zarautz Sariketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Sasco, Nahia
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Estu heldu dizu eskutik.

Description

Air
Oso polita zara izatez
Nom de la strophe
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2017-09-01 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Nahia Sasco

Nom de la strophe:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Sasco

Bazen aspaldi osasunetik
ez zela dena arrosa
medikuarengana joaiteko
zen momentu aproposa.
Mila azterketa eta hor horra
medikuaren aitortza
nik bikotea nuen ondoan
ta unea ezin goxa
nahiz ta eskua hartu didan hark
ez zait lasaitu bihotza. (bis)

Minbiziaren diagnostikoa
hain bortitz ta hain apala
ta hitzik gabe gelditu nintzen
horren zuzen doa bala.
Etorkizuna ezin ikusi
nik nahiko nukeen bezala
bere eskua sentitu eta
ohartu naiz berehala
sekulan baino gehiago bere
beharra orain dudala. (bis)

Nahiz eta sortu zaidan segidan
neri sinetsi ezina
bera izanda nere bikote
mutiko printze urdina
buelta ematen luzaz egin dut
bere ondoan ahalegina
nahiz eta zaila izanen zaigun
goxatzen daukagun mina
eskurik esku gogor eutsi ta
eginen dugu aintzina. (bis)