Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Irazu:
Goizean jekitzea
nolako azaña!
Logurea behar da
nolabait engaina;
zure tirrinarekin
hemen alajaina,
sinistu, hau ez dezu
zuk usteko baina:
ni maite nau gorrota
zu zaituen aina,
maite naula gorrota
zu zaituen aina.
Iturriaga:
Ni goizeko zaindari
ta zu berriz gauen,
potrozorri bidea
aukeratu nuen.
Dibertigarriena
neroni naiz hemen:
jotzen hasten naiz ta hark
"mekauen, mekauen...",
ta ez dakizu horrek
zenbat pozten nauen! (bis)
Irazu:
Pozten zerala eta
a ze arazua!
Barruan badaukazu
indarra ta sua.
Zurekin esnatzea
lehenengo pausua;
nik derrigor behar det
ona ta gozua,
gutxienez hartzen nau
kajaka osua. (bis)
Iturriaga:
Fosforoa daukazu
eta bitamina,
antza kentzen diozu
zuk buruko mina.
Kontrako bidea da
nik dudan dotrina,
eta ez ukatu hartzen
dizudala gaina;
nik izorratzen diot
zure eragina. (bis)
Irazu:
Pastillak berekin du
horrenbeste truko!
Despertadorea're
ohean gertuko.
Kolpean sustoakin
zuk hoi jo orduko,
bihotzarentzat txarra,
egia lekuko,
ta egunen batean
ez da esnatuko! (bis)
Iturriaga:
Egun baten gelditzen
baldin bada bertan,
akabo nire lanak
betiko, benetan!
Hain gustora nengoen
nire lan honetan,
elkartu ginen zentral
sindikal batetan
ta jai lortu larunbat
eta igandetan. (bis)