Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Iturriaga:
Sentitzen hasita naiz
oxigeno falta,
I. Elortza:
begiratu whiskiak
ea errurik daukan.
Iturriaga:
Kenduidazu paretik
garagardo lata,
I. Elortza:
gu ez gaude ez gaizki
mendian zelatan.
I. Elortza:
Joan baino nik nahiago
bigarren whiskia,
Iturriaga:
laister ezkutatuko
zaigu eguzkia;
I. Elortza:
gero larre batean
egin argazkia,
Iturriaga:
hau da mendizaleok
nahi dugun guztia.
Iturriaga:
Laister egin behar dugu
Txindoki gailurra,
I. Elortza:
atera naizenetik
banuen bildurra.
Iturriaga:
Hemen xahutu ezik
gure indar apurra,
I. Elortza:
errepidetik egin
behar diot agurra.
I. Elortza:
Zein polita Txindoki
hemendik begira!
Iturriaga:
Argazkietan ere
gaizki ez dago, tira,
I. Elortza:
baina bidea orain
luzatzen ari da,
Iturriaga:
ingurukoak guri
parrez ari dira.
Iturriaga:
Bi bizkaitar Txindokin,
a ze notizia!
I. Elortza:
Antza bideaz dugu
jakintza eskasia.
Iturriaga:
Mendizaleen artean
laister da krisia,
I. Elortza:
gure bikote hau da
guztiz berezia.
I. Elortza:
Mendigoizaleetan
ez gara onenak,
Iturriaga:
baina laister uxatzen
ditugu problemak.
I. Elortza:
Zertarako ekarri
ditut trasto denak?
Iturriaga:
Whiskiaz gozatzeko
ondoren barrenak.
Iturriaga:
Zortzi milakoa ez da
Larraitz hau izango?
I. Elortza:
Baina hamar milakoa
laister zaigu joango.
Iturriaga:
Beratzirehun metrotan
ere gaude ondo,
I. Elortza:
Larraitz baino askozaz
hobea Durango.
I. Elortza:
Baina ez gara joaten
Anbotora ere!
Iturriaga:
Etxetik ikustea
izan dut nik xede.
I. Elortza:
Mendian inoiz ere
ez naiz izan trebe,
Iturriaga:
mendizaleak dauka
beti guzur lege.