Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jon Maia
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jon Maia
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Jauregi: Durangoko azokan
a ze ikusmira!
Maia: Jende guztia zegon
haruntza begira.
Nahiz ta haundia izan
Durangon dizdira,
ondoren irakurri
egin behar dira.
S. Jauregi: Erosi nahi zuenak
bazeukan aukera,
Maia: ta dirua gastatzen
han ibili gera,
euskal kultura jetsi
ez dadila behera;
bultzada horrekin joan
liteke aurrera.
S. Jauregi: Idazle asko baina
irakurle gutxi,
Maia: ezin diogu beti
martxa horri eutsi.
Beraz gure kontua
juzgatzen det bitxi;
hauts biltzen apaletan
ez ditzagun utzi.
S. Jauregi: Liburua beti da
opari polita,
Maia: baina ez da edertzen
begira jarrita.
Euskal literatura
nahi dut aldarrika,
beti irakurtzea
hori dinamika.