Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Jauregi: Borrokarako gertu
etorri al zara?
Irazu: Bai, lehiatu nahi nuke
bertatik bertara.
Andonin erantzunak
nolako ikara!
Igoal hementxe bertan
suizidauko gara.
S. Jauregi: Jokoa ta jolasa
ez denez berdina,
Irazu: bati ta besteari
hartu nahi tamaina,
saioa izan bedi
ona, atsegina;
galdu ez degu nahi ta
irabazi ezina.
S. Jauregi: Belodromoarentzat
zenbat laudorio!
Irazu: Zortzi bertsolariak
erdi kontrario;
badu zenbat gorroto,
zenbat amodio...
Baino hemen hitz hutsak
ez digu balio.
S. Jauregi: Estimatzen al duzu
gaurko bertso plaza?
Irazu: Nik behintzat hartzen diot
onenaren traza.
Nahiz ta haundia izan
gaurko bertso jasa,
izan bedi beste lau
urteko arnasa!