Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2006-01-14 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2006-01-14 Azkoitia Jaialdia
Gai-emailea
Tolosa, Gorka
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Amaia
Egaña, Andoni
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Andoni eskolarteko txapelketetan aurkezle gisa ibiltzen da. Jo dezagun orain saio batean gaudela eta Amaiak bertan kantatu duela. Saioa bukatzean Andonik Amaia neskatoa ikusi du negar zotinka. Kezkatuta, Andoni berarengana joan da.

Description

Air
Haurtxo txikia negarrez dago I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2006-01-14 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña: Txapelketa bat gogorra dela
denok zenekiten aurrez;
burua jantzi behar txapelaz
txapela letra ta urrez.
Bertsotan txukun aritu zera
nahiz ez zeran jardun errez;
ene Amaia esan zaidazu
zergatik zauden negarrez.

A. Agirre: Zure ahotik nahiz eta entzun
aritu naizela errez
sekretu txiki bat det barruan
ta askatuko det nekez:
zuri begira eta zu berdin
orain nago irriparrez;
nere idoloa erakartzeko
soilik ari naiz negarrez.

A. Egaña: Era hontako sorpresa batzuk
izaten dira bizitzan;
nere bidea jarraitu nahian
hasia bertsolaritzan.
Saiatu zaitez zeure nortasun
ta ezaugarrien gerizan
argi ta garbi esango dizut:
idolorikan ez izan.

A. Agirre: Hamaika urte ta izarra naiz
amonaren arabera.
Harro igo naiz baina zapuztu
samar jeitsi naiz behera.
Nere burua ote eredu?
Hori da nere galdera;
igual zurea izan naiteke
hemendik hogei urtera.

A. Egaña: Zeure buruai zergatik jarri
horrenbeste konpromisu?
Bertso urratsak oraindik ere
asko geratzen zaizkizu.
Egin irripar eta malkoak
sukatu itzazu aizu
baina kleenexik ez det ekarri
buffak balio al dizu?*

A. Agirre: Bai bai ekarri esku artean
estutzeko indarrean;
zure firma bat eta bi musu
nago eskatu beharrean.
Zorion zantzu bat baino ez dago
orain nere negarrean
denen inbidi izango bainaiz
ikaskideen aurrean.

A. Egaña: Hara noraino iritsi geran
gabiltzala gabiltzala;
tori firma bat, tori bi musu
izan nahi det zerbitzala.
Orain badaukat ospea eta
orain badaukat itzala
baina ez ahaztu zure adinean
holakoxea nintzala.

A. Agirre: Hain sentibera eta hain goxo
zergatik zera ipini?
Lortu nahi nuna eskura daukat
besterik ez zait komeni.
Zure hitzekin, laudoriokin
zenbat egi zenbat mami...
Zentzu denetan zera txapeldun
eskerrik asko Andoni.