Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2006-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Patxi Etxeberria, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Andoni Otamendi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2006-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia
Gai-emailea
Muñoa, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Etxeberria, Patxi
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lujanbio, Maialen
Otamendi, Andoni
Exercice
Seinaka gaia-emanda
Sujet proposé
Une politiko garrantzitsua bizi dugu herri honetan. Nola bizi ote dute prozesu hori Euskal Herriko sentsibilitate desberdinek? Patxi, 80 urteko euskalduna. Andoni Otamendi, politikari kasurik egiten ez dion gaztea. Amets, urtetan mehatxatua bizi izan dena. Andoni Egaña, ETAkidea. Irazu, 20 urte kartzelan daramatzan euskal herritarra, eta Maialen, senarrak jipoitzen duen emakumea. Zer doinutan kantatu behar duzuen nik esango dizuet.

Description

Air
Baserrian jaio nintzan
Munduko ilunabarra
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2006-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Patxi Etxeberria, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Andoni Otamendi

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: zortziko handia
Doinua: Ari naizela ari naizela

P. Etxeberria: Hirurogeita hamabost urte
daduzkat bete-betean;
gora-behera asko iksi ditut
bizitzan orain artean
eta geroko hara nik gaur zer
eskatuko nizukean:
ikusiko nahiko nukeela hau´re:
Euskal Herri hau pakean.

Neurria: zazpi puntukoa
Doinua: Neska zaharrak eta apaizak I

A. Otamendi: Lehengo batean oso tristerik
ni neu sartu nintzen lota
asko ikusirik jota
telebistak'e hainbat irudi
nola zizkiguten bota.
Politikoak ere ikusten
ditut nik gaur alkar kontra;
ez dezaidatela konta
egia esan pelikula hoiek
ez naute jartzen bor-borka
Españak galdu zun ezkeroztik
ezer ez baitzait inporta. (bis)

Neurria: bederatzi puntukoa
Doinua: Nere gorputza dardarka daukat/ Zure koadro bat egin nahi nuen

A. Arzallus: Hiru bizkarzain nere atzetik
pausora segi ta segi;
begi askotan irakurri dut:
ETA, Batasuna, Segi?
Hau konpontzea zaila zegoen
zaila baina ez zailegi;
eta kalera ateratzea
bilakatu zait zilegi.
Gaurtik aurrera ez naiz biziko
bizkarra emanda deneri;
beldurrik gabe ezeri
mahai baten buelta eseri;
bi hanka dauzkat bi esku dauzkat
bi belarri ta bi begi;
poz ematen dit begiratzeak
denei aurpegiz aurpegi.
Neurria: bederatzi puntukoa
Doinua: Munduko ilunabarra


A. Egaña: Gogor jardun gendun gidan
ez dakit dena berri dan
amets txarrenen kupiran
ziegan lagun bat dilindan.
Geure etxera bueltatu nahia
hala're ez erretiran;
gure herria ikusi nahian
zorionez kalejiran;
aritu gera askatasuna
ta pakearen desiran;
ez degu etsi pakea txatxu ta
gezurtero baten jiran;
zerbaitegatik bizi gera ta
zerbaitengatik hil ziran. (bis)

Neurria: zortzi puntukoa
Doinua: Baserrian jaio nintzan / Habanera


J.M. Irazu: Pistola eskuan nula
amestu askatasuna
ta gero bizi erdia
amets gaiztoetan juna;
hogei urte beste hamar
nere opari kuttuna;
paretean idatzia
irtengo naizen eguna?
Argel, Lizarra-Garazi
zer da gelditu zaiguna?
Oraindik ere zalantzan
dakusat etorkizuna;
argia badatorrela
azken boladan entzuna;
printza batek ez du argitzen
hogei urteko iluna!

Neurria: zortzi puntukoa
Doinua: Animoak ta eupadak

M. Lujanbio: Zer-nolako mamia den
halakoxe oskola;
etxe itsak gizarte bat
zornea dariola;
zer da terrorismoa? Hau
hau ez dute deitzen hola;
senarraren ukabila
eta zapata zola. (bis)
Otegik dio seduzitu
ein beharra dagola;
Zapaterok talantea
Josu Jonek kontrola.
Nik etxean ikusi dut
ez pantailan odola;
bi bihotz ezin konpondu
ta bi gizarte nola (bis).