Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2006-11-09 Iruñea [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2006-11-09 Iruñea
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Matematikako klasean gaude orain eta ekuazio bat emango dizuet; eta zuek X eta Y zer diren esan beharko duzue. X+Y=Bakea. Zer dira X eta Y?

Description

Air
Haurtxo txikia negarrez dago I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2006-11-09 Iruñea [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus: Bat gehi bat egin eta emaitza
ez da irteten bakea;
beste zeozer izan behar du
zer nahi duzu esatea?
Gaur hau esan du ta gero hura
beraz ohartu zaitea:
Zapaterori gustatzen zaio
beti X izatea.

M. Lujanbio: Zapatero da inkognita bat
inkognitarik zailena;
gero hor dago ETA ta hor dago
hemengo alderdiena;
X eta Y batu ezkero
konponduko bada dena
X hori ote da bakoitza
uzteko prest dagoena?

A. Arzallus: Ez dakit nola moldatu ziren
formula hau borobiltzen!
Nahiz PNV, EA ta EB
aritu diren hurbiltzen
hor Batasuna ta hor Aralar
bost alderdi ta bost izen;
kostako zaigu hoiek guztiak
hizki batean kabitzen!

M. Lujanbio: Orain artean izan baitute
hemen denek hizki bana
denak batera ekartzekoa
azken boladako lana;
X eta Y batu behar dira
ta guri hau panorama!:
Y grekoa da kontsonante bat
euskerak ez dadukana.

A. Arzallus: Gainera hobe Y grekoa balitz
Euskal Herriak ez duna.
Iruditzen zait matematika
dela nahikoa astuna;
bakea ere nahikoa X
izan liteke laguna;
lehenik pentsatu beharko dugu
ze bake den nahi duguna.

M. Lujanbio: Hor dagoela gobernua ta
beste alde baten ETA;
Nafarroa ta CAV badira bi
Iparraldeak arreta...
Ze bake ote den nahi duguna
nun ote den gure Beta...
Gaitzerdi batuketa bat bada
ta ez aldiz zatiketa!

A. Arzallus: Beraz X da Erkidegoa
hori entzun dut lehenago
ta Y grekoa Nafarroa da
poztu egin nau zeharo;
ta Iparraldea erdiko gehi hoi
hori delakoan nago
baina guk ere izan nahi dugu
gehigarri baino gehiago.

M. Lujanbio: Xa zer dan bidegurutze...
hemen argitzen ari da
ta Y grekoa despejatzeko
estatueri begira;
hoiek batuta nahiz ta pake bat
etorri Euskal Herrira
pake bat lortuko degu baino
borroka gehio badira.