Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2006-12-30 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2006-12-30 Hernani Jaialdia
Gai-emailea
Tolosa, Gorka
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek biok oso ezagunak zarete Euskal Herrian. Olentzero bana zarete. Denek pentsatzen dute Olentzero bakarra dagoela, baina Zarauzko peajean bat baino gehiago egoten dira. Gaur ere egunak argitu du eta bart bezala zaudete, geldirik, baina behintzat bertsoak kantatuz eguna pasatzen duzue.

Description

Air
Kantore berri xarmant batzuek
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2006-12-30 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina: Peaje baten jarri gintuzten
kaikua eta txapela.
Aho ertzean pipa erreaz
ezin zitekeen bestela;
askoren ustez hementxe gaude
bi estatua bezela
eta jendeak pentsatu ohi du
gu obren parte garela. (bis)

J.M. Irazu: Gu obren parte ote geran bai
batek hala nabari du.
Urtea ia azkenetan da
zorionaren testigu
baina ez gera normal-normalak
nahiz izan bi edo hiru
guri jendea pasa ahala
poltsa bete egiten zaigu. (bis)

S. Colina: Eta kotxeak aurretik doaz
igaro eta igaro;
batzuek mantso eta besteak
inoiz baino azkarrago.
Nahiz Olentzero ipintzen duten
Gabonetan aroz aro
aurretik pasa ohi direnentzat
erregalorik ez dago. (bis)

J.M. Irazu: Erregaloa sei euro dira
eta onartu beharko;
bide polita obrarik gabe
Zarauztikan Bilborako.
Lehen hiru ginan orain bi gaude
hementxe gaudenak bapo
Guardia Zibilek eraman zuten
sospetxosoa zalako. (bis)

S. Colina: Sospetxosoa zan bestea ta
eraman zutenez hola
guri borborka jarri zitzaigun
pipa punta ta odola.
Peajeari heldu zaiozu
lagun inundik inola
berriro ere jarri baitute
Guardia Zibilek kontrola. (bis)

J.M. Irazu: Ertzainak ere ibiltzen dira
denetik dago hau marka!
Eta burua altxatu behar
aldamenetik pasata.
Trafiko astuna ze kotxe pila
kolak'e ez dira falta;
guk egunero ikusten degu
erregeen kabalgata. (bis)