Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2006-09-09 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2006-09-09 Ordizia Jaialdia
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Auteurs
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu zaitugu Kupidoren gezia. Nola erabakitzen duzu zein bihotz zulatu?

Description

Air
Herri txikien negu gordina
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2006-09-09 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gezi bat eta arku haundi bat
hartuta nere ondoan
sarri jarduten naiz ni botatzen
eta ia beti doan;
ta gehienetan nahiz ta asmatu
modu dotore askoan
min pixkat ere eman izan det
gogorregi jotakoan.

Konturatuta ez al zaudete
batzuk ze zorte daukaten?
Egia esan errex da hoiei
apuntatu ta ematen;
ta beste batzuk inoiz jo gabe
hor dabiltza bazter baten.
Zoritxarrean kupidok ez du
kupida asko izaten.

Nahiz nere ustez botatzen dedan
oso modu seguruan
sarri askotan bekaizkeria
landatzen det inguruan;
liskarrak eta zenbat haserre
zenbat jende apuruan...
Baina tarteka asmatzen det ta
zein polita den orduan!