Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2006-01-21 Alegia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2006-01-21 Alegia Lagun-artekoa
Gai-emailea
Garmendia, Beñat
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Amaia
Mendiluze, Aitor
Exercice
Binaka gai-librean
Sujet proposé
Gai librean

Description

Air
Lagundurikan danoi I
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2006-01-21 Alegia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze: Geurea bota degu
eta ez besteena
baina nola kontatu
ulertzen ez dena?
Zerbaitegatik hustu
nahi degu barrena
ta egia galdetzea
Amaia onena:
zer moduz pasa dezu
lehengo udazkena?

A. Agirre: Txapelketai zor zaio
mila errespeto;
bi hilabete inguru
beraren menpeko;
estu-estu neuzkan nik
aurre ta atzeko
nola guztia neukan
han irabazteko...
Nahi baino okerrago ta
nahi baino hobeto.

A. Mendiluze: Betiko esaera
zerorren ahotan
lehenago ere entzun
deguna askotan.
Benga ba busti zaite
Amaia gaurko hontan;
ondo aritu zera
ederki bertsotan
eta zer eman dizu
ta ze preziotan?

A. Agirre: Ni triste nagoenik
ez zazula uste;
nahiz finalak baduen
hamaika bertute
nahiz horren ametsetan
pasa hainbat urte
nik gauza onenekin
nago ta ez uste
jenden animoekin
gelditu nahi nuke.

A. Mendiluze: Zeinen gozo motza den
animoarena!
Errez irabazi ta
errez galtzen dena;
zeuretik jardun behar
berriro hurrena
zeuk arakatu behar
zerorren barrena
zure iritzia da
balio duena.
A. Agirre: Ba bai erabat lasai
daukat nik barrena
beste aukera bat heldu
liteke hurrena.
Badet barruan poza
zergatik ez? Pena;
zu zirikatzko´re
badaukat baimena:
zuk ere ez zenun lortu
nahi zenuen dena.

A. Mendiluze: Animoso zegoen
nere ingurua;
askok ikusten zuen
postu segurua;
nik astindu nahi nuen
neronen burua
ta nahiz ta latza izan
lortzeko modua
nik gutxinez bete det
nere helburua.

A. Agirre: Zure helburua zan
oso printzipala
eta bete zenuen
nola edo hala;
baina helburu soila
ote zen finala?
Erronka bota zenun
bertan berehala;
behintzat kanpotik zera
Egañan iguala.

A. Mendiluze: Ilean bai baina ez det
barrenean faltik;
serio esaten det
bistan da zergatik.
Han hiru on kantatu
nituen badakit
eta lasai atera
nintzen ni bertatik;
merezi zuen haiek
kantatzeagatik.

A. Agirre: Zu ahalegindu zinan
ahal zendun guztian
eta asmatu zendun
modu egokian
nahiz zimurrak nabarmen
izan bekokian
tatxa handirik ez da
zure aitzakian
lau urte barru nahi det
zu zeunden tokian.