Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2006-04-02 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2006-04-02 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Elortza: Oso hitz politak entzuten dira
demokrazia, bakea...
baina hoietan gauza errezena
izaten da esatea;
oraindik ere politikoek
badaukate hutsartea...
Nahi dut mahaipean dabilen gaia
mahai gainera eramatea.
U. Iturriaga: Mahai garrantzitsu ta haundi baten
eusteko lau hanka gara;
tinko eutsi nahi diogu honi
hortan ari gara jada:
ni naiz presoen laugarren hanka
zailena naiz beharbada;
kontraesana badirudi ere
mugitzeko ordua da.
M. Lujanbio: Nahiz mahaia beti dagon geldirik
aurrerantz behar da bultza;
badu koloka ta beharko du
gizartearen laguntza.
Lau hanka haritz itxurakoak
distiratsua geruza
baino beldur naiz lauetatik bat
ez ote dan barren hutsa.
A. Egaña: Izatekotan mahaiak behar du
gizartearen ekimen;
hankak zerratu nahi dituztenak
batzuk badira nabarmen;
besteren batzuk aitzaki gisan
hau, hori, hura ta zeren...
Erretratuan azaldu nahi dun
jende gehiegi da hemen.
I. Elortza: Ondo gatazka luzea da hau
ez dira berrogei urte!
Orain artean hiru hankako
mahaia aurkeztu digute:
lurraldetasun, burujabetza
ta akordioa hitz truke...
Erori ez dadin laugarren hanka
herritarrek behar dute.
U. Iturriaga: Askoren kezka da non ta nola
behar gaituzten gu koka.
Nire ustetan hori ordea
dugu alperreko bronka;
ez du ajola ez du balio
fotoak bota ta bota
mahai gainean parrez agertzea
ta mahaipean ostikoka.
M. Lujanbio: Lau hanka gerala laurok baino
hanka hutsa da alperrik;
gure gaina hartua du hainbat
legedik eta aldarrik.
Taula behar degu borobila
ez da karratu beharrik;
hala ez da alderdirik izango
erdigune bat bakarrik.
A. Egaña: Gure mahaia da gure herrian
borondatean islada;
horrexegatik herriak berak
behar ginduzke anpara.
Lau hankatik bat laburtu eta
kolokan jartzen bagara
libururen bat sartu azpian
historikoa ahal bada.