Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2006-07-30 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2006-07-30 Altzo Jaialdia
Gai-emailea
Olano, Manuel
Bertsolaris / Auteurs
Sarriegi, Aitor
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Uda partean badakigu ura jenero preziatua dela. Badakigu ez dela alferrik galdu behar, neurrian gastatu behar dela eta abar. Dirudienez, Altzoko Udalak ere horrelako zerbait pentsatuko zuen, ideia distiratsuren bat izan du, eta hemendik aurrera Altzoko herritarrok ura orain arte ordaindu dugunaren bikoitza ordaindu beharko dugu.

Description

Air
Aita izena kanta beharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2006-07-30 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Berdin da izan herri erdian
berdin da izan auzoan
ura gorantza doala beraz
eta Manu erasoan.
Nahiz ta kontua zuk ez aipatu
batere modu goxoan
ta altzotarrak ezin gastatu
urik modu erosoan
bizitza gora dihoa Manu
Altzon ta mundu osoan. (bis)

Baina keba, ez, hau ez da dena
ez naiz ibili hain trebe;
zeinek ote du tasak horrela
igotzeko aina botere?
Horretarako hainbeste pleno
erabaki eta lege;
lehengoa broma izan da eta
entzun, egizu mesede:
laister kobratu egingo dute
arnasten deguna ere. (bis)

Eta hilero o sei hilez behin
kuota polit bat sari;
guk ere sarri jasotzen degu
holako hainbat opari
baina begira jarririk orain
juxtu Altzoko herriari;
holako gauzak gertatzen dira
mundu honetan ugari
botere pixkat emanez gero
tokatzen ez zaionari. (bis)