Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2006-11-24 Donostia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2006-11-24 Donostia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Auteurs
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Un, dos, tres saioan bazen betaurreko belztun ilusionista bat. Publikotik pertsonaia bat ateratzen zuen, eta betaurreko haiek jarrita mundu guztia biluzik ikus zitekeen.
Gaiari oharrak
Betaurreko magiko bana eman zien gai-emaileak bertsolariei.

Description

Air
Nere senarrarekin I
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2006-11-24 Donostia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio: Antiajuak jantzita
hau mauka, hau mauka!
Berdin da pare honek
kristalik ez dauka.
Masan galdu egiten da
zehaztasun marka;
hobe dute pasatu
banaka-banaka. (bis)

U. Iturriaga: Bizitza bat honen zai
ze nerbio ze estres!
Begira jarri naiz ta
bi begiak trabes;
hori ta beste hura
bapez, bapez, bapez;
nun daude azafatak?
Hau ez da Un, dos, tres! (bis)

M. Lujanbio: Gorputz Danone batzuk
egon zaite lasai
azalduko dira ta
begiratu danai!
Tunickek* argazki bat
Donostian ta ai
Antiguon ez zuten
gutxigo izan nahi. (bis)

U. Iturriaga: Afaltzen eman digun
gizon bat hor aurrez
ikusten dut ta nago
aitortu beharrez:
biluzik ez da guapo
pentsatzen dut neurez
irabazi ez du egiten
baina galdu ere ez. (bis)

M. Lujanbio: Ta hor erdi pareko
bosgarren errenkak
gerri aldea zuri
jarririk arretak;
traje bainuan marka
berriz titi bueltak;
ze aberi egiten
ditun Ondarretak! (bis)

U. Iturriaga: Lehen sarreran gazteak
pila pausuz pausu;
hemen aurrean danak
langile edo maisu;
hor zaudete teknikari
eta aizu, aizu:
gallineroko argia
piztuko al duzu? (bis)

M. Lujanbio: Gallineron oilanda
eta oilarrenak
dira guk ikusi nahi
genituzkeenak;
orain artean nahiko
lasai zeuden denak;
besoak kruzatuta
daude orain gehienak. (bis)

U. Iturriaga: Ba nik bat aurkitu dut
modu kuriosoan;
zeozer raroa ikusi
diot hor besoan;
ene ez da besoa
da gorputz osoan!
Nola da hori posible
eta reposoan? (bis)

M. Lujanbio: Egia, marabilak
badaude tartean
ikusi ez nituenak
errealitatean.
Gogoratu eranztea
halako batean;
bestela ze sustoa
buelta ematean! (bis)

U. Iturriaga: Hori posible zenik
ez nuen sinisten
baina hasi da natura
jendetzan bereizten
ta ni neurearekin
ba hementxe eusten;
zu lasai ze beraiek
ez zaituzte ikusten.