Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2006-01-07 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2006-01-07 Amurrio Jaialdia
Gai-emailea
Sasieta, Naroa
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Iturriaga, Unai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Maritxuk eta Bartolok urteak daramatzate elkarrekin ezkonduta, baina aspaldian Bartolo kezkatuta dago: Maritxu gero eta sarriago joaten da iturrira, eta gero eta gehiago tardatzen du buelta egiten.

Description

Air
Dama gazte xarmant bat
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2006-01-07 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña: Astean hiru aldiz
gutxi gorabehera
zoaz ene Maritxu
iturri aldera.
Zuzen egingo dizut
daukadan galdera:
ostadarra ikusten
egoten al zera? (bis)
U. Iturriaga: Zuk badaukazu duda
baduzu marmarra;
nik ostera iturrira
sarri joan beharra.
Asko daude begira
okertzen dan marra
nik ez dut begiratzen
neu naz ostadarra. (bis)

A. Egaña: Beltza soilik dakusat
nik begiratuta
lehengo kolorea zuk
erretiratuta;
ur bila zertarako?
Mekauen Kalkuta
Etxean gaseosa
edaten degu-ta! (bis)

U. Iturriaga: Ta iturrian zer dagon
nork daki? Auskalo!
Ze pinutatik jausi
zinen zu Bartolo?
Argiñanok esango
lizuke kokolo
egon zaitez mehe ta
jango duzula lo. (bis)

A. Egaña: Aspaldi ezkonduak
neretzat kaltea;
zure gogoko beti
haruntza joatea.
Asko aldatu zera
Maritxu maitea:
ezer ez esateko
ze borondatea! (bis)
U. Iturriaga: Azalduko dizut ta
zu lasaitu zaite:
lehen nere gogo denak
ohi zenitun bete;
hemendik ta handik heldu
gerri ta gerripe
ta orain ardo txuria
baino ez duzu maite! (bis)

A. Egaña: Hargatikan egin nahi
al didazu burla?
Ez naiz garai bateko
Bartolo mardula;
akatsa det sekula
ez nula kalkula
zuk'e ardo txuria
maitatzen dezula. (bis)

U. Iturriaga: Bartolo etor zaite
senar onan gisan;
alde egin nahi didazu
zuk halako prisan!
Hor esan duzun hori
txerrikeri bat zan;
Bartolinen aurrean
holakoik ez esan! (bis)