Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2006-11-10 Basauri Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2006-11-10 Basauri Jaialdia
Gai-emailea
Estiballes, Arkaitz
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Azken oina emanda bederatziko txikian hiru bertso. 1: Euskera. 2: Bakea. 3: Herria.
Gaiari oharrak
Gai-emaileak hala eskatu arren, lehen bertsoan baino ez zuenhitza oin moduan hartu.

Description

Air
Betroiarena A
Nom de la strophe
Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2006-11-10 Basauri Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Nom de la strophe:  Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zabaldu eskolara
zabaldu kalera
urteetan hortantxe
saiatu gera.
Askok euskalduntzeko
izan du aukera;
ehun bat mila badira
gutxi gorabehera;
baina erabilera
"Hau, hura ta zera..."
ez doa aurrera
inola're keba!
Alde hortatik pattal
dabil euskera. (bis)

Asko apuntatzen da
pakean siglara;
pake hitzan atzetik
zenbat ilara!
Denak begi itxuka
pakean pilara
baina hitz soila dela
badakigu jada;
egizkoa hara
herri honetara
aupa ta tralara
salto, besarkada...
izango degu noizbait
iristen bada. (bis)

Hainbeste herri txiki
gainera txikitu
hainbeste herri zauri
herri zauritu...
Ni gureaz ari naiz
ez inor harritu
aspaldin egoerak
baikaitu larritu;
helburuta bitu
batera aritu
gogoz izerditu
herriak aurkitu;
pakea ta euskera
biak behar ditu. (bis)