Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-08-16 Goizueta Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2005-08-16 Goizueta Jaialdia
Gai-emailea
Oiartzabal, Joxe Manuel
Bertsolaris / Auteurs
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Anjel Mari mutilzahartzeko atarian ezkondu zen. Nik badut galdera bat: noiz bizi haiz hobeto: ezkondu aurretik edo ezkondu ondoren?

Description

Air
Baserrian jaio nintzan
Nom de la strophe
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2005-08-16 Goizueta Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Erantzuna emango det
goxo poliki-poliki.
Mutilzaharraren fama
lehenago banuen beti
eta "ez naiz ezkonduko!"
esaten nuen setati;
bai baina nere bihotza
gero egin zen bi zati:
oiartzuar bat ezagutu
eta odolak diraki;
seme bat ekarri gendun
aingerutxo bat izaki;
hura zein maitatzen dudan
ni beste inork ez daki;
lehenago ondo bizi nintzen
orain aunitzez hobeki.

Kostata baina loratan
jarri genuen baratza
inoiz ez genuen galdu
arrasto ta zarramaltza.
Mutilzaharraren kabitik
aspaldian nintzan altxa
ta orain bizimodua
gozoa ta aberatsa;
neure etxekoarekin
nik badaukat konfiantza
ezkondu edo ez ezkondu
garai batean zalantza;
oaindik soltero daudenak
izan behar du esperantza
ta gainera nere umeak
badauka aitaren antza.