Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-03-18 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Oskar Alberdi, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2005-03-18 Zestoa Jaialdia
Gai-emailea
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Bertsolaris / Auteurs
Alberdi, Oskar
Lizaso, Sebastian
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Oskar, mediku forentsea zaitugu. Gaur, Sebastianen gorpuari autopsia egiten ari zarela, begiak zabaldu ditu.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2005-03-18 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Oskar Alberdi, Sebastian Lizaso

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Alberdi:
Tipo hau egina zait
nahikoa arraro
honi begira hainbat
momentu igaro:
edana dauzka lau bat
whiski, ardo trago;
nik barru hortan kea
ez espero klaro!
Baina hau ez dago hilda
hau bizirik dago.

S. Lizaso:
Hiru trago eginda
logurean mende
horrekin harritu da
horrenbeste jende.
Hemen nabarmentzen da
ta zalantzan gaude
autopsia egiten
oaindik iki11 gabe...
Medikua zerala
seguru al zaude?

O. Alberdi:
Bai, bai ni meikua naiz
ta ona gainera
ta bidalia naute
zu begiratzera.
Nahiz eta aurrez zeunden
aizu hil antzera
segi, segi joan zaitez
siesta egitera
kajan sartutakoan
esnatuko zera.

S. Lizaso:
Zure ondoan nago
estu eta larri
bizirik nagola ere
ia ezin igarri;
begiak zabaltzea
bada ezaugarri
whiski trago bat eta
puru bat ekarri
mesedez eskelarik
ez zaidazu jarri!

O. Alberdi:
Eskelaik ez det jarri
ta zuek lekuko
baina horrekin ez zera
zu konturatuko.
Medikuek badegu
horrenbeste truko:
indizio txiki bat
nik sartu orduko
behin lo hartu ta gero
ez zera esnatuko.

S. Lizaso:
Ez zaitezela izan
horren majadero!
Nik eskatuta ez naiz
ni zure bezero;
zurekin adosterik
ez zazu espero
nik esnatzen badakit
lo hartu ta gero:
hil ta piztu egiten naiz
asteburuero.