Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-01-29 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2005-01-29 Zeanuri Jaialdia
Gai-emailea
Intxaurraga, Eñaut
Bertsolaris / Auteurs
Elortza, Igor
Maia, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek biok bi agure zarete, duela hirurogei urte Poloniako kontzentrazio esparruetan egondako bi biktima. Atzo, lehenengoz, hara itzuli zarete. Hango bizipenak nolakoak dira?

Description

Air
Beti penetan beti penetan
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2005-01-29 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia:
Begira zazu gure aurrera
dena zahar eta heze;
zulo horretan pasa genitun
hainbat hilabete luze;
hirurogei bat urte joan dira
ta barruak ezin ase...
sentsazioak berpiztu zaizkit
atzo balitz bezelaxe.

I. Elortza:
Urteak joan dira ordutik
ta badauka bere fama
gogoratzeko ospakizunez
heldu dira guregana
baina hau dana ikusita nik
gustokoa ez dot dana:
ikuskizuna bihurtu dabe
desastre bat izan zana.

J. Maia:
Heriotzaren menpean ginen
egunetik egunera
ezin jakinik helduko ginen
inoiz hurrengo goizera;
orain bizirik gaudela baina
lagun nere arabera
salbatu ginen gutxiak ere
hilik bizi izan gera.

I. Elortza:
Gu umilatzen ta orden emoten
ebizen hemen hiru-lau
lehenengo egin eixue hori
ta gero barriz egin hau;
diru mordoa sortu genduen
duintasuna galdu arau
ta diru horrek oindino esku
bardinetan segitzen dau.

J. Maia:
Barrakoitatik usaintzen gendun
kamara hoietako gasa
jendea nola eraman zuten
oroitzen ez da erraza.
Denbora joan da ta gaur hor dira
Guantanamo eta Gaza;
mundua ez da lekzio hura
barneratzeko kapaza.

I. Elortza:
Arrazoi dozu lehengo lekuan
jarraitzen dabe problemak
aldatu arren norbanakoak
eta lekuen izenak;
gainera huts bat lez dau barruan
bizirik iraun dabenak
hementxe dagoz lurperatuta
gure urterik onenak.

J. Maia:
Uste genuen ez ginala gu
hori behin pasatzeko gai
txoko hauetan berriz datozkit
hainbat beldur eta usai;
etorri behar gendula baina
ene laguna ai, ai, ai
goazen hemendik inpernu hori
ez det berriz ikusi nahi!

I. Elortza:
Inpernu horrek markatu eta
hementxe gagoz gu biok
ta errudun asko be inguruan
ta hori gorrotoz dinot;
kamaran sartu gasari emon
eta hilko neukez danok
ez neuke holan pentsatu gura
baina holan pentsatzen dot.