Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-02-26 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2005-02-26 Irun Jaialdia
Gai-emailea
Aizpurua, Karlos
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Amets, Iparraldean bakantzetan gaudela aprobetxaturik, Parisera joatea erabaki duk. Trenetik jaitsi orduko galdu egin haiz, eta ibilian-ibilian, ez dakiala nola, Pigalle izeneko karrika edo auzora, putetxez beteta dagoen horretara, iritsi haiz. Konturatzerako trabesti hau hurbildu zaik, ipurditik heldu eta lizunkeriak erraten hasi zaik.

Description

Air
Elizan sartu ziradenian A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2005-02-26 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:
Urrutitikan ikusi eta
euskalduna iruditu;
hogeita pare-hiru bat urte
hor nunbait izango ditu.
Sasoia dauka sasoia ezin
ia galtzetan kabitu!
Hain ipurmatrail gogorrik ez det
aspalditxoan ukitu.

A. Arzallus:
Oporrak pasa asmotan hara
etorri Paris partera
ta hogeita bat urtekin lasai
mutil gaztean aukera;
zuk hogeita hiru esan didazu
eta hauxe da galdera:
prezioa ere igotzen al da
adinarekin batera?

A. Egaña:
Zure izena ez dakit baina
nerea duzu Anthony;
aukera on hau hemen galtzerik
aizu ez zaigu komeni.
Gure artean egin liteke
majina bat zeremoni!
Hornitzen zaitun ta hornitzen naun
zentimetroz ai nintzan ni.

A. Arzallus:
Zentimetroan kontua baldin
ez bazaio bururatu
agian hemen beste oilar batek
joko zuen kukurruku.
Anthony dio ze izen polita!
ia utzi nauzu mutu;
Anthony izena duen neskarik
ez det inoiz ezagutu.

A. Egaña:
Hemen Moulin rouge da ospetsua
baina ni sexu errota.
Gauza berri bat probatu zazu
hori da zure erronka;
nere eskua luzatu dizut
zuk ere zeurea bota
gauzak aldrebes irtenda ere
inork ez du jakingo ta.

A. Arzallus:
Baina norbaitek jakin lezake
deskuidoan beharbada
ta galdera bat egin nahi nuke
orain dudanez parada:
hau oso etxe ezaguna da
ta zera nahi dizut galda:
Republikako presidentea
honera etortzen al da?

A. Egaña:
Republikako presidentea
Marsellesaren dizdiran...
Euskaltzaindiko partaideren bat
ibili zan nere jiran;
Munich-ko Bayer jokatzen duen
futbolista bat segidan;
Iparraldetik etorri eta
zu bezain lotsati ziran.

A. Arzallus:
Eskuak nola sartu dizkidan
aurreko eta atzeko
aukera ez diot utzi nahi
leporaino pasatzeko.
Banoa azkar eta korrika
beste askoren antzeko
edo dirurik ez dut izango
Hendaiara itzultzeko.