Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2005-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Iturriaga, Unai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Unaik gaur azkenean erabaki du etxea garbitzea. Joan da sukaldera, kajoi batetik hartu du pote bat, ireki du eta hantxe azaldu da Mister Proper, alegia, Andoni.

Description

Air
Kantatzera nijoa
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2005-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga:
Ia ohitu egin naz
txarrian txarrira
garbitu barik noa
ia urte bira;
nik nire lana egin dot
zabaldu ta di-da
oindik aurrerakoak
zure lanak dira. (bis)

A. Egaña:
Hamabost urtez hemen
neretzat kaltian
eta orain iriki
nauzu bapatian;
ni jeinu hutsa nintzen
garbitze artian
baina ahaztu egin zait
hainbeste urtian. (bis)

U. Iturriaga:
Baina eukiko dozu
memorizatuta
ekiozu lanari
ta egin burruka!
Danai brilloa atera
ertza edo punta
Don Limpio pastela
jaten jabiltzu-ta. (bis)

A. Egaña:
Don Limpio ez al da
egungo ajia?
Alde ederrekoa
nere pelajia!
Ni lanean jartzeak
hauxe korajia!
Bi urte gaztego da
Conejo lejia. (bis)

U. Iturriaga:
Bueno egingo deutsut
algodoian proba;
hasi zaite lanean
badozu denpora;
atrebitzen bazara
joan komun zulora
hortik pasauta dana
erreza izango da. (bis)

A. Egaña:
Aizu ez naiz sentitzen
kumunerako lain.
Garai aspaldi hartan
ibili komun zain
behin garbitu nulako
txukun eta apain
begiratu burua
nola dudan orain. (bis)

U. Iturriaga:
Kalbo honek badeuko
bere arrazoia:
neguan igual hoztu
eingo jatzu goia.
Ondo garbitu ezkero
gela ta saloia
erregalauko deutsut
potean tapoia. (bis)

A. Egaña:
Komun eta logela
majinat enplastu
gizon hau serbitzeko
horrenbeste gastu!
Jenio ta jenio
dituzu nahastu:
deitu aladinori
Mister Proper ahaztu! (bis)