Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-06-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Mañukorta

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2005-06-24 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Agirre, Martin
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Joxe
Mañukorta
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Joxe Agirre, baserri gizona, Oranda baserrikoa da, baina urteetan aurrera doa, eta gero eta gehiago kostatzen zaio baserria gobernatzea. Morroiren bat behar duela eta, iragarkia jarri du, eta hara non, goiz batean, hantxe agertu zaio baserrian Mañukorta proba egitera.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2005-06-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Mañukorta

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mañukorta:
Egunkaritan hauxe da
irakurri dedana:
Oranda basarrian
badagola lana.
Lehenago ere ni nago
askotxo emana;
gehiau estimauko dizut
jana ta edana.

J. Agirre:
Zahartu naiz ta lagun bat nik
daukat derrigorra
nola damakitan oso
bizitza gogorra.
Aurrean ta atzean
bietan tontorra;
baleike baina hau ez da
hain morroi jatorra.

Mañukorta:
Nagusi zaharrak badauka
nahi aina malizi;
morroia ikusitzen du
gorputzez itsusi.
Lana beste gauzarik
ez dezu ikasi;
ni baino mutil hoberik
ez dezu merezi.

J. Agirre:
Errexena da zurekin
tratuan hastia;
lehenez gain baserriak
badu deskastia!
Aitzakia galanki zuk
bata ta bestia...
debalde izanda ere
morroi garestia!

Mañukorta:
Holako desafiuak
izate'itu nunahi;
larogei urte baditu
baina oindik alai.
Kotxez ibiliko det
nik bertso jairik jai;
baserriko lanikan
nik ere ez det nahi.

J. Agirre:
Beraz kotxean ibili
haruntz ta honerako
lana utzi nahi dezu
aldamenerako;
baina portatu nahi nuke
gizonan erako:
pruebako hartuko zaitut
zortzi egunerako.

Mañukorta:
Oso exkaxa baita
basarriko malda
ta lana gogor eitea
derrigorra al da?
Herriz herri ikusirik
hainbat minifalda
zuretzat oso ona da
honako guardaespalda.

J. Agirre:
Bere ustez emanak dizkit
erantzun txukunak
baina ilusio asko
pikotara junak.
Biok ere egongo gera
gu alkarren lagunak;
ez gaituzte gu maiteko
minifaldadunak.

Mañukorta:
Tranpa ta maliziak
ez ditut aparte:
neska txikitan badet
behar hainbat arte.
Zuk ere mundu honetan
hartu zazu parte;
morroi hona aprobetxatu
bizi zeraden arte.

J. Agirre:
Beraz saiatu beharko dut
aprobetxatzera
zer egin pentsau behar
gauetik goizera;
baina neskatarako zu
hain baldarra zera:
mutilikan guapoena
aurrekoz atzera!

Mañukorta:
Errazoia esan dezu
ta entzuteko zai
erantzuna emango'izut
goxo eta lasai:
umorez ibilitzen naiz
nunahitan jairik jai;
atzez aurre dotoria
aurrez atze ere bai.

J. Agirre:
Holako kontuak dauzka
bai inbentatuta
zein engainatu nahi luke
hoiek kontatuta?
Honen inguruan neskak
ezin aguantatuta;
hargatik dago holako
itxurak hartuta.