Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-04-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Oihane Enbeita, Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2005-04-23 Galdakao Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Enbeita, Oihane
Estiballes, Arkaitz
Ibarra, Iratxe
Maia, Jon
Exercice
Bosnaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek zer dantza klase ezarriko zenukete hauteskunde osteko garai hauetan?

Description

Air
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2005-04-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Oihane Enbeita, Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra, Jon Maia

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:
Nahiz euskal dantzek berez baduten
horrenbeste kategori
nik politikan jarriko nuke
lanbadaren bat edo bi;
brasildar doinuz zertan dantzatu?
Entzule jar zaitez adi:
politikoak premizko baitu
gerri mugimendu hori.

A. Estiballes:
Kanpoko salsa ekarri ezkero
egin daiteke boikota.
Nik bertakoa jarriko neuke
ez badeutsue inporta
trikitrixakin batzuk hantxe joz
arin-arina ta jota
hau arin-arin konpondu daiten
behar dan lekuan jota.

J. Maia:
Dantza sueltoa hain ona denik
Arkaitz nik ez dut pentsatzen:
politikoak beti banaka
ez dira sarri elkartzen.
Kanpoko ala bertako baina
agarradoan dantzatzen
ta pausoak bat egin artean
inoiz ez dena bukatzen.

I. Ibarra:
Ai euskal dantzak topatu asmoz
barruan dodan burruka!
Baina pare bat badakidaz ta
badaukat horren gomuta:
nik banangoa jarriko neuke
ikusiz gure kondukta
hemen bakotxak norbereari
begiratzen dautsagu-ta.

O. Enbeita:
Maria San Gil flamenkozale
pataletaz pataleta
ta PNV balsean dabil
hara ta hona tarteka;
beste batzuek ezin asmatu
mogitzeko gerri buelta...
ezpata dantza ein behar dogu
sasi asko dago-eta.

A. Egaña:
Ta soka dantza egin liteke
harmoni bete-betean
edo lepoan ipini soka
han propio etetean;
kaxarranka're probatu ezkero
ez litzateke kaltean
pauso mordoa eman dezaten
terreno txiki batean.

A. Estiballes:
Dantza egiteko behar da gogo
ta baita be animoa
eta aurrean deukozunari
laztana eta mimoa;
dirudienez garaile irten
jakunez komunismoa
Ajuria Enean jarriko neuke
Errusiako himnoa.

J. Maia:
Ez dago zertan joan beharrik
orain horren urrutira.
Politikoez ez naiz fiatzen
hori denentzat argi da
izan ere hor politikoak
sarritan ibiltzen dira
ondokoari dantzan helduta
beste bateri begira.

I. Ibarra:
Danok garaile, danok garaile
baina zenbat muturreko!
Aurrerantzean be izango da
hainbat plan eta proiekto.
Nik Larrain dantza jarri behar dot
basoa dala tarteko
ardo pixka bat beharko da-ta
bidea erraz egiteko.

O. Enbeita:
Ausardiagaz sartu behar da
dantza pistatik barrena
danontzat pista libre izatea
hori da oinarrian dena;
auskalo zein dan dantza modurik
egokiena, onena;
erritmoa nork markatzen dauen
hori da inportanteena.