Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-07-25 Gorliz Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2007-07-25 Gorliz Jaialdia
Gai-emailea
Loizaga, Miren
Bertsolaris / Auteurs
Estiballes, Arkaitz
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Telebistari begira zaude zure ziegan. Bakartia zara, azkenaldian hain ezagun egin den lapur bakartia. Telebistan etengabe ari dira zure atxiloketari buruzko irudiak ematen. Zer darabilzu buruan?

Description

Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2007-07-25 Gorliz Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Pistolak hartu ta atrako bat
herri txikiren batean
belaunetara igual tiro bat
jarri ezkero atean.
Kontzientziarekin nahiz ta ez nengoen
sekula ere bakean
dirua fresko poltsikoan ta
lagunekin aldartean...
Bakarrik ez naiz sekula egon
dirua neukan artean.

Egia esan ez nuen behar
igual horrenbeste diru;
atrako on bat ematea da
lapur guztien helburu.
Telebistatik nire izena
famatua egin dugu
baina beste asko ikusi eta
ez nago oso seguru...
Ni baino lapur haundiagoak
daude enpresetan buru.