Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-03-18 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2007-03-18 Mendexa Jaialdia
Gai-emailea
Ibarra, Iratxe
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Colina, Sustrai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Amets, arropa eta janzkeran aldatzen ari da, eta orain depilatzea erabaki du. Barrura sartu, eta depilatzailea bere lehengo neska dela ohartu da.

Description

Air
Agur sagar beltzeran
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2007-03-18 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina: Lehenago jazten zinen
zarpail eta kirten
azkenaldian berriz
ahal bezain politen.
Fotodepilaziora
sartu eta irten
nahastu egin zaizkizu
uste ta sentipen
nerekin ez zenuen
holakoik egiten.

A. Arzallus: Honera etorri da
aldaketa bila
sartu ta nerbioso
jarri da mutila.
Kontxo nere nobia
lehengo neskatila!
Ba kendu iezadazu
dudan ile pila
ta ahal bada biharko
atera dadila.

S. Colina: Santu itxuran baina
kabroi bat zara zu!
Milaka amenazu
egin dizkidazu.
Erantzi galtzak eta
etzan zaite aizu
gerrian bueltan kriston
basoa daukazu;
neri egindakoa
damutuko zaizu.

A. Arzallus: Ia-ia ez da bere
hitz guztien jabe
baina erantzungo dizut
xuabe-xuabe:
lista zirudin baina
tuntuna hala're.
Santu kabroi galanta
dula parez pare
ta zortzi urte pasa
konturatu gabe.

S. Colina: Nahiz ta etorri zaren
moderno bezala
ezagutzen zaitunak
ukatu dezala.
Hemendik aldegin behar
duzu berehala
ez zaitez depilatu
ta jantzi txandala
ez zara inoiz izango
metrosexuala.
A. Arzallus: Ba orain egina nago
pajaro galanta
aldatu beharko dut
dakarkidan planta:
tatuaje bat nahi dut
hori ere falta
zure izena idatzi
tantarikan tanta
oaingo nobiak izen
berdina dauka-ta.

S. Colina: Hori ez nun espero
hori al zen dena?
Tatuaje bat nahi dezu
fin ta nabarmena;
egingo dizut ipur
masailan barrena
zure neska lagunak
du nere izena
hala're izena da
daukan politena.

A. Arzallus: Tira egin zaidazu
jar zazu ganora
gero pare bat piercing
txilborretik gora
zeren aitak esan dit
hori dala moda.
Gero pasa faktura
diruaren froga
zor denak kitatzeko
nahiko izango da.