Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-07-28 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2007-07-28 Altzo Jaialdia
Gai-emailea
Olano, Manuel
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Mendiluze, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Gaur bertan jakin dugu 2006ko azaroan PNVk, PSOEk eta Batasunak hamaika bilera egin zituztela Loiolako santutegian, oinarrizko akordio politikoa adostu nahian. Batzuek diote oso gertu egon zela akordioa, beste batzuek ezetz; eta zuek zer diozue?

Description

Air
Ludi bizitza abesti gozoz
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2007-07-28 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze: Beraz bilerak egin zituzten
ta egon gintezke trankil.
Hala ta guzti ez zebilena
oraindik ere badabil;
lehenago ere urruti zeuden
ta orain ez daude hurbil
Vatikanoa eta Loiola
Azpeitia eta Madril.

A. Arzallus: Elkartuz gero hamaika talde
eta hamaika iritzi
akordioa heltzen da bihar
ta bihar ez bada etzi.
Itxuraz nahiko hurbil egonak
baina ez ziren iritsi
baina hala ere esperantzari
ez diot aterik itxi.

A. Mendiluze: Zuk ez aterik itxi sekula
ta ia zer gertatzen den
bainan ez zazu sekula ahaztu
sarri zer pasa den hemen;
akordiorik ezin lortua
hala erabaki omen...
Baina hori noiz bilera ondoren
ala bilera baino lehen?

A. Arzallus: Indar haundirik nunbait ez dago
basilikako kandelan
urte bat pasa ta hara hemen
nola gauden edo zelan:
hizketarako batzuk hor daude
Sabin Etxeko jangelan
beste batzuek Moncloan eta
besteak berriz kartzelan.

A. Mendiluze: Beraz jende bat lehenaz gain dabil
petxua ondo puztua
beste jende bat zuloan eta
animoz nahiko hustua
hori dela ta nere iritziz
ezin da izan justua:
jende aurrean muturrean jo
ta ixkutuan eskua.

A. Arzallus: Eta eskua gordetzen duna
ez leike ibili zuzen;
garai batean itxaropena
Lizarrakoa izan zen
eta gerora ibili dira
Loiola aldean elkartzen
eta beldur naiz hurrengokoa
egin beharko dan Lourdesen.

A. Mendiluze: Aurpegi zuriz etortzen denak
zikina baitu atzea
normalena bai berriz bilera
Lourdesen antolatzea;
behar dena da hango kandela
guztiak suak hartzea
eta bertara doan zenbaitek
eskua sutan jartzea.

A. Arzallus: Hoien eskutan egoten dira
gerora beira herriak
eta gauza haundi haiek ez dira
hoiengandik etorriak.
Nahiz hoiek bete periodikoak
ta akordio orriak
gauza haundirik ez du egingo
hoien zain dagon herriak.