Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2007-07-30 Villabona [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2007-07-30 Villabona [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Colina: Gure mundua bihurtu denez
dena zabor ta hondakin
irtenbidea nun egon leiken
inortxok ez daki jakin.
Hamar urtean buelta-bueltaka
dabiltz erraustegiakin...
Zerzer txarra edukiko du
oaindik ez badute egin.
J.M. Irazu: Erraustegia ta argia joan*
Villabonako trantzea
argian gisa gerta liteke
esperantza bueltatzea;
juan ta kendu honixe deitu
behar zaio reziklatzea...
Pekatu haundia ez da izango
herriari galdetzea.
A. Agirre: Erraustegia besterik ez da
zubietarren buruan
ta plataformak eraiki dira
bertan eta inguruan.
Berziklatzea omen helburu
horra modu seguruan
baina hemen denok kezkatzen gera
hurbiltzen zaigun orduan.
M. Lujanbio: Tira ta buelta tira ta buelta
aurrea eta atzea
guri ez digu inork galdetzen
zorigaitzeko trantzea.
Lehendabiziko lana da beraz
obra hori geratzea
ta bigarrena gure betiko
ohiturak eraldatzea.
S. Colina: Baina ohiturak beti berdinak
bai orain ta bai geroan
iraganeko ikasgairik ez
baitugu hartzen gogoan.
Erraustegiak ez du deus txarrik
politikoen ahoan
beraz zergatik ez dute jartzen
Kursaalan ondo-ondoan.
J.M. Irazu: "Gutxio sortu behar genduke"
esaten degu horrela
ta sortzen dana maizago bildu
bestela gauza ustela.
Sortzen duenak ordain dezala
beste gauzetan bezela
eta orduan ikusiko da
hain premizkoa ez dela.
A. Agirre: Sustrain bertsotik jarraitu nahi det
nik neuk ere hausnarrean
hamaika kalte eragingo du
airean eta lurrean
Odon Elortza proiektu horren
alde dabil indarrean
baina bazpa're ez du jarriko
udaletxean aurrean!
M. Lujanbio: Ta herritarrei sortua digu
nahiko ardura ta neke
ezetz garbi bat entzunez gero
gu lasaiago geundeke.
Erraustegian kea haizean
arabera joan liteke:
politikoen erabakiak
botoen haizean menpe.