Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-12-08 Aiherra [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria, Jone Uria Albizuri

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2007-12-08 Aiherra
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolaris / Auteurs
Illaro Etxebarria, Arrate
Uria Albizuri, Jone
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek, bakoitzak bere bikotea izan arren, elkarrekin maitemindu zarete. Hemendik aurrera zer?

Description

Air
Txoriak eta txoriburuak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2007-12-08 Aiherra [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria, Jone Uria Albizuri

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Illaro: Gaur hilabetez ikusi eta
nahastu gara zeharo
nik zurekiko zerbait sentitzen
dut eta galduta nago.
Bikoteari esan aurretik
"Bukatu da ta akabo!"
probatu nahi dut hau izan dela
sexua baino gehiago. (bis)

J. Uria: Izan da baina ez zaitez hasi
horren gogor atakean
zure harremana ez zazu utzi
pentsatu ta bat-batean.
ez naiz errudun sentitzen eta
Ez da niretzat kaltean
ta bera ez da txarto egongo
ez dakien bitartean. (bis)

A. Illaro: Agian buru biak galduta
ditugu hego-haizean
baina burua zurekin daukat
ene aspaldi luzean;
murgildu nahi dut zure besotan
ta zure muxu hezean
maitasuna ez baita hain zaila
guk zaila egin ezean. (bis)

J. Uria: Nire ondora etorri zara
eskari baten eskeko
harremana hain errez uzterik
bada ez duzu usteko?
Esan didazu beste harremana
bertan behera uzteko
beharrezkoa al da maitatzen
zaitudala sinisteko? (bis)

A. Illaro: Eskatu ordez zure bikote
hori uzteko mesedez
egoera hau hartu nahi nuke
ahal bezain sinple ta errez:
nik bikotea ahaztuko dut
hilabete pare batez
eta orduan ikusiko dut
nor maite dudan ta nor ez. (bis)

J. Uria: Utziko duzu bi hilabetez
eta hainbeste istori
nor maite duzun edota nor ez
ta beste mila hitz lodi;
bi hilabetez uztearena
iruditu arren ongi
denok ez dugu norbait gure zain
egoteko aukera hori. (bis)