Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-01-06 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2007-01-06 Amurrio Jaialdia
Gai-emailea
Sasieta, Naroa
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Mendiluze, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Aitor aita eta Sustrai seme txikia. Gabonetan, Sustraik opariak espero ditu, baina ez du zuhaitz azpian oparirik aurkitu. Honela galdetu dio aitari: "Gaizki portatu al naiz ba?"

Description

Air
Hamaika aldiz daukazu lehendik A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2007-01-06 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze: Ai ene seme, ai ene kuttun
ene bihurri mukizu
"Gaizki portatu al naiz?" galdezka
zatoz kezkati ta izu
beste azalpenik ez nuke behar
baietz esango banizu
baino aita batek opari bat ta
errespeto bat zor dizu.

S. Colina: Hemen ohitura holakoa da
Olentzero opari truk
izaia hutsik ikusi dut ta
sortuak galdera batzuk
gainera zintzo jardun naizela
aitortu berri duzu zuk
zuk nahi duzuna kontatu baina
nik opariak nahi ditut!

A. Mendiluze: Bai bai badakit nahi dituzula
ez dezu esan beharrik!
Nik eman nahiko nizkizuke ta
arren ez egin negarrik
ez det ordea ahalbiderik
ez det nahi nukeen indarrik
ta ulertzen det ez konformatzea
intentzioaz bakarrik.

S. Colina: Joan den urtean aurkitzen nintzen
ni aurten baino hobeto:
bihurrikeri mordoa eginda
ta hala're opariz lepo.
Ahalbiderik ez omen duzu
oparirik egiteko
baina ez zaizu dirurik falta
San Mamesera joateko.

A. Mendiluze: Arrazoi dezu berriro ere
ez nizuke ukatu nahi
zu oparirik gabe zaude ta
ni San Mamesera lasai
bietarako aina diru ez
biak bete ezin ta ai!
Zure ilusio hori hutsa ta
orain neurea ere bai.

S. Colina: Ez da portatu erregerik ta
ez da etorri Olentzero
gaur egunari so diozunez
aurten zero zapatero!
Izaia hutsik dago gaurkoan
eta gaurkoz hala bego
baina berdin zait opari eder bat
bihar ekarri ezkero.

A. Mendiluze: Serio ari zatzaizkit seme
ez da broma ez da burla
ta lekzio hau jaso beharrik
ez nuen uste sekula.
Ziur izan bai opari eder bat
bihar jasoko dezula
baina badakit opari onena
zeuk egiten didazula.

S. Colina: Esan duzunez dirurik gabe
zabiltza azken boladan
lanpostu hura galduz geroztik
onik ez duzu iragan;
eta egunak hegan dijoaz
ondotik ta txandan-txandan...
Erregalorik ez bada ere
San Mamesera eraman!