Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-01-06 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2007-01-06 Amurrio Jaialdia
Gai-emailea
Sasieta, Naroa
Bertsolaris / Auteurs
Elortza, Igor
Maia, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Jon taxista da, eta Jon Maia miresten du. Gaur, nor igoko taxian eta Jon Maia igo da taxira. Igor Elortzak egingo du Jon Maiarena.

Description

Air
Dama gazte xarmant bat
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Personnes
Maia, Jon

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2007-01-06 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia: Joe hau da sorpresa
hara, hara, hara!
Ez dakit irten edo
bolantea laga.
Zu nere idoloa
beti izan zara
bota idazu firma bat
Unai Iturriaga. (bis)

I. Elortza: Lehendik igarri dizut
nahikoa interes
baina niri Unai esan...
Mesedez, mesedez!
Jon Maiak egiten du
dena ala ezer ez;
ni ez naiz segundoi bat
Iturriaga legez! (bis)

J. Maia: Banekien zinela
beti horren apal
horren jatorra eta
horren eskuzabal
baina beste gauzarik
ezin egin ahal
askoz guapoagoa
zera al natural. (bis)

I. Elortza: Azkenean beroa
taxian nagusi
keinua ere egin dit
honek kutxi-kutxi.
Natural antza ez nauzu
ikusten itsusi...
Ba oraindik ez duzu
1 erdia ikusi. (bis)

J. Maia: Zure disko guztiak
hartu ditut jada
7 eskalerekin
ezin da konpara.
Iaz Riomundo zen
ta aurten Kanada?
Atsedena hartu gabe
nola bizi zara? (bis)

I.Elortza: Artista batek ez du
ez hartzen atseden
orain pentsatu eta
ondoren hasperen.
Atzo korroskada bat
nik grabatu nuen
zuretzako opari
CD baten hemen. (bis)

J. Maia: Ta esaten ez badizut
lehertuko naiz hemen
iazko finalean
ere ze pasa zen?
Juradu eta bestek
hori esan arren
gutxienez bigarren
merezi zenuen. (bis)

I. Elortza: Halaxe joan zen bai
iazko finala
nik badakit hobea
ni baino bat dala
ta Andoni Egaña
hor pasa da hala!
Harrapatu ezazu
nahigabe bezala. (bis)

J. Maia: Utzi zazu total ja
noraezean dabil
bakarrik erortzen da
eta ezin da hil.
Bueno a ze plazerra
eukitzea hain hurbil!
Tori bostekoa ta
segi umil-umil! (bis)

I. Elortza: Despedida hau ezin
nik hartu aintzako
"tori bostekoa" esan
duzu baina txarto
bota kartera hori
taxia por sako!
Txofer partikularra
nahi dut neuretzako. (bis)