Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-11-30 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2007-11-30 Ermua Jaialdia
Gai-emailea
Ibaibarriaga, Asier
Bertsolaris / Auteurs
Alberdi, Uxue
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Etxebizitza baten zozketan zaude, zenbaki bat duzula eskutan.

Description

Air
Gure herri ttiki hau da
Nom de la strophe
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2007-11-30 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Nom de la strophe:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Protekzioan apuntatu
hala ziguten gomenda
luzea da zai gaudenok
osatzen dugun zerrenda
nik hogeita bosta nuen
hogeita hamarra irten da
begietatik jausi zait
ilusioaren benda
kontu hauek jartzen naute
nere onetik irtenda:
amesteko eskubidea
zozketatu egiten da. (bis)

Beraz zorrikan ez daukat
ta ez daukat zer pagatu
berriro ez ilusio
ez sukalde ez teilatu.
Gazteok non kristo egin
ote genuen bekatu?
Gizarteari ezin zaio
horrelakorik barkatu;
kontu honetan nahi gaituzte
leporaino estankatu
beste ezertan ez dezagun
inoiz gehiegi pentsatu. (bis)