Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2008-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2008-12-21 Arrasate Jaialdia
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Auteurs
Maia, Jon
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Preso politikoa zara. Atzo Bizkaiko finala jokatu zen BECen, eta bertsolariek agurretan mila animo, mila besarkada, mila musu... bidali zituzten kartzeletara. Iristen al dira? Zelan iristen dira?

Description

Air
Lurraren pean sar nindaiteke
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2008-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zulo honetan hitz bihurtuak
ditugu itxaropenak
final horretan entzun ditugu
aldarrikapen ozenak.
Esan zituzten nere kideen
izen eta abizenak
espetxearen izenak eta
jarri diguten kondenak.
Gaur egunean ez dira asko
hortara ausartzen direnak! (bis)

Zulo honetan bizi ditugu
amildegiaren ertzak.
Egunak ere izan litezke
gauak diren bezain beltzak.
Hitz bakar batek duen mezua
guk nola ez hartu aintzat?
Ez dira asko gure loetan
piztu litezkeen ametsak
hiruzpalau hitz mundu bat dira
ezer ez duen batentzat! (bis)

Nere hautua egin nuen nik
eta zigorra opari
erabakirik bizi zati bat
ematea herriari.
Nik interesik ez daukat bat'e
zertan izan lehendakari.
Burruka hortan sartu ginen gu
ta gu bezela ugari
besteak beste segi dezagun
bertsoz ta libre kantari. (bis)