Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2008-02-29 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Aitor Urbieta Aizpurua
Bertsoa entzun |
2008-02-29 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Aitor Urbieta Aizpurua
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Neure leihotik begira nago
ta ez da horren atsegina:
bospasei lagun ikusten ditut
hau kuadrila kaxkarina!
Hura jipoitzen hura egurtzen
emanez kristoren mina.
Banoa behera derrepentean!
Egingo det ahalegina
laguntze'z duna errundun baita
egiten duna adina. (bis)
Behin eta berriz pentsatua dut
ea zer egin nezakeen
bertaratu ta tartean sartu
ta nola gelditu nauten.
"Ez zazute jo! Ez zazute jo!"
ari naiz sarri esaten
gelditutzeko intentziorik
dutenik ez du ematen.
Gainera mobil batez grabatu
gehiok ikusi dezaten. (bis)
Guk zenbat multa zenbat kastigu
eta zenbat atsekabe!
Ekintza txar hau juzga nezake
injustiziaren pare.
Baina goikoak nunbait ez daude
hau gelditzearen alde.
Bat erdi hilda utzi dute ta
ez al da nahikoa grabe?
Gehiena behar ditugunean
polizi hoiek non daude? (bis)