Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2008-01-25 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2008-01-25 Hendaia Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda batek besteei
Sujet proposé
Zuei batere gustatzen ez zaizuen gai bat jarriko dizuet, esan orduko "Puff!" egingo duzuen gai horietako bat. Hurrengo urtean txapelketa dator, baina hori aipatu gabe egitea nahi dut bertsotan.

Description

Air
Adixkidia Andoaindikan
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Représentations Périodiques
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2008-01-25 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña: Bi urte t'erdiz izandu degu
nahiko atseden ta bake.
Orain berriro hasi beharra
omen daukagu jo ta ke.
Nere galdera zuretzat bada
Maialen aski atake:
"eingo al degu?" galdetu ezkero
zer esango zenidake?

M. Lujanbio: Orain artean tenpo lasaian
asteburuero eutsi.
Bat baino gehio ja ari dira
eskuk igurtzi ta igurtzi.
"Eingo al degun?" nei galdetzeko
ausardia erakutsi?
Baietz esango nizuke baina
gero ni ez bakarrik utzi!

A. Egaña: Etorkizunak badu berekin
brilloa edo distira.
Geroan ere jardun nahi nuke
orain arteko neurrira.
Bion arteko kontu honetan
zalantzak uxatu dira:
itsu-itsuan joango naiz ni
zu joaten zeran tokira.

M. Lujanbio: Berrogei urte pasa zituen
baina ausart dago berez.
Erretiratu behar zuela
zebilen zenbait esames.
Ni joaten naizen tokira segi
bai segidazu mesedez!
Ia-ia-ia azkeneraino
baina azkeneraino ez.

A. Egaña: Zure ondoan hartzen banauzu
Maialen bejondeizula!
Zer gerta leiken hurrengo urtean
aurtendik ezin kalkula.
Galderatxo bat egin nahi dizut
gaizto sexual mardula:
Barakaldoko hotel batean
lo ein al dezu sekula?

M. Lujanbio: Abenduaren hamabosta da
oroitu naiz bai askotan.
Lorik ez nuen batere egin
hoteleko ohi txatxu hortan.
Ez lorik egin ta hurrengo egunez
ia ezin egin bertsotan.
Beste zeozer egin nahi nuke
lorik ez egitekotan.

A. Egaña: Seguru aski erantzunokin
gai-jartzailea ase da.
Erantzun dugu hain xuxen ere
galdegin digun klasera.
Eta hendaiar entzule denok
hau bizitzeko aukera...
Karrera baten amaiera zen
maitasun baten hasera.

M. Lujanbio: Pentsatzen nuen nik kantatzea
nola joaten den denbora
eta ze azkar pasatzen geran
lau urtetik urtekora.
Baina Andoni galdezka hasi da
nahiz gainditu dun aproba.
Zure zeharka hau baldin bada
zuzena ze izango da?