Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2008-03-28 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2008-03-28 Zumaia Jaialdia
Gai-emailea
Maia, Jon
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Sebastian
Mendiluze, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Sebastianen kezkak pertsonalak dira, berekikoak. Aitorrenak, berriz, bestelakoak dira, bere buruaz gaindikoak. Esaten da adinarekin gertatzen dela prozesu hori.

Description

Air
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2008-03-28 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso: Berrogeita hamar urte beteak
hori ongi dakizuna.
Orain artean ni ez naiz izan
zakarra edo lizuna.
Bi seme sortu ta hazi ditut
bete dut eginkizuna.
Gaurtik aurrera kezkatzen nauna
da nere etorkizuna. (bis)

A. Mendiluze: Zahartzera kezka hori sortzen da
hori da bizilegea.
Ni gaztea naiz ta besteengan
jartzen det neure fedea.
Besteen mundua hobetu nahi det
lortu euren mesedea
gertukoena hobetzen badet
hobetuko det neurea. (bis)

S. Lizaso: Sendia hezi, erakutsia
nere aitak eta amak.
Orain artean bide hortatik
joan dira nere lanak.
Hazi dira ta hoztuaz doaz
fameliko harremanak
eta kalean zer egingo du
etxean sobratzen danak? (bis)

A. Mendiluze: Semeak hazten kezka haundia
izan dezula badakit
baina haztean zeure burua
ez zazu bota etxetik.
Oraindik ere sasoiko zaude
ez zaitez zahartu kolpetik!
Oraindik oso urruti zaude
bi semeek zu zaintzetik. (bis)

S. Lizaso: Bizi naizela izan nahi nuke
neu zaintzeko hainbat kemen
baina betiko jaiotakorik
ez baita izaten hemen
ia lehenbailehen bilobatxon bat
agertzen zaidan bederen!
Argi pixka bat ikusi nahi dut
begiak itxi baino lehen. (bis)

A. Mendiluze: Ba nik besteengan pentsatu nahi det
neronengan baino gehio
zentru bihurtu eta kezkatan
zertan bizi? Ze arraio!
Bizi naizela bizi egin nahi det
ta hiltzen naizenean aio!
Baina atzetik gelditzen denai
zerbait utzi behar zaio. (bis)

S. Lizaso: Arrazoi hori ez da berria
nik ere nuen sinetsi
ta azkenerako neure ametsak
nere barrura irentsi.
Sasoiko denak egiten ditu
bakina bat amets bitxi...
Nik gauza asko geroko utzi
ta orain ezin iritsi. (bis)

A. Mendiluze: Beraz ametsak ugaltzen dira
sasoiaren aitzakian
eta denborak jartzen omen du
bakoitza bere tokian.
Ba nik ametsak gorde nahi ditut
beti leku egokian.
Zeurea galdu zenuenean
zahartu zinen Xebastian! (bis)