Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2008-08-30 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2008-08-30 Ataun Jaialdia
Gai-emailea
Lasa, Jon
Bertsolaris / Auteurs
Barandiaran, Aitzol
Egaña, Andoni
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Duela hilabete batzuk Aitzolen baserriaren ondoan eraikitako ehun milioiko txalet batean bizi zara, Andoni. Gaur, Aitzolek bere baratzean tomateak lapurtzen ikusi zaitu.

Description

Air
Dama gazte xarmant bat
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2008-08-30 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran, Andoni Egaña

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Barandiaran: Ondo ezagutzen det
horroko kopeta!
Baratzara sartu zait
indarrez beteta.
Mekaguen la letxe
kaguen la puñeta!
Maritxu esnau eta
ekarri eskupeta! (bis)

A. Egaña: Ehun milioi eskeiniak
nere txaletari.
Tomateak nahi nitun
orain bat edo bi.
Aitzol haserrealdian
ez zaitez erori
ona gustatzen zaidan
seinale da hori. (bis)

A. Barandiaran: Haseratik honekin
ni ez nintzen fio
ta harrapatu zaitut
ene Antonio.
Enpresan zu lapurtzen
zabiltza serio
baina horrek Ataunen
ez dizu balio. (bis)

A. Egaña: Enpresako kontuak
hobe degu laga
CAFen izaten ditut
majina bat karga!
Maritxu esan dezu
jatorra da hara!
Eta txakurra berriz
txikiegia da. (bis)

A. Barandiaran: Txakur txikia baina
ari da hazitzen
lapurrak harrapatzen
ez baita ibiltzen.
Andoni aberastu
poltsikoa gizen...
Mario Conde ere
horrela hasi zen. (bis)

A. Egaña: Tira egiten zidan
ondoko baratzak:
tomateak zeuzkaten
ederrak ta latzak.
Orain hartuak dizkit
Mario Conden antzak...
Gominaik ba al daukazu
nire ileantzat? (bis)

A. Barandiaran: Azkar asko pasa du
baserriko langa.
Maritxu hor zegoen
pakean etzanda.
Nahiz eta harrapatu
lapurretan danba!
Gorritu den bakarra
tomatea izan da. (bis)

A. Egaña: Hesola eskuan hartu
ta hurbildu di-da!
Baina haserraldia
joan zaio tira!
Lehen eskura nuena
oraintxe saskira
bota lau-bost tomate
gorritu badira. (bis)