Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2008-02-29 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Urbieta Aizpurua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Erniarraitz Sariketa (4. 2008)
Représentación
2008-02-29 Azpeitia Sariketa
Gai-emailea
Alberdi, Idoia
Bertsolaris / Auteurs
Martin, Alaia
Urbieta Aizpurua, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Adineko gizona zara zu, Aitor. Zure etxebizitza konpartitzeko asmoz, iragarkia jarri duzu egunkarian, eta Alaia gaztea etorri zaizu arraro samar jantzita.

Description

Air
Orioko balearena
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2008-02-29 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Urbieta Aizpurua

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Urbieta: Hara zer egiten den
zahartuta gero!
Pisukidea dator
gaur nere bezero.
Neskatxa bat nahi nuen
dagoena bero
baina horrelakorik
ez nuen espero! (bis)

A. Martin: Ezpain zaina puztuta
zaude grabe-grabe
entzuten nauzu ondo
behintzat hala ere.
Jartzen banaiz agian
hola parez pare
altxa egingo zaizu
Viagrarik gabe! (bis)

A. Urbieta: Neska honi begira
zein pozik nagoen!
Nik, ustez, zera hori
neukan oso herren
baina begiratuta
tentetu nabarmen.
Gainetik abrigo bat
jantzi zazu arren! (bis)

A. Martin: Kanpin denda horrekin
harritu egin nauzu
kantzontzilotan jada
dauzkazu bi putzu.
Ez dut inoiz probatu
proba'zagun aizu!
Kendu dentadura ta
muxu emaidazu. (bis)

A. Urbieta: Zaharrak gaztetzeko
hauxe da xixtima!
Eta ustekabean
hurrera arrima...
Lehen penetan zegona
ederki anima!
Kontratua hemen det
bota zazu firma! (bis)

A. Martin: Igual kobratuko dut
zure herentzia.
Gainera izango da
ondo merezia.
Gazteek sexuan dute
maiz abilezia
baina haiek ez dute
zure esperientzia! (bis)