Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2008-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Iban Urdangarin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2008-11-07 Ataun Jaialdia
Gai-emailea
Aramendi, Martin
Bertsolaris / Auteurs
Peñagarikano, Anjel Mari
Urdangarin, Iban
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Emozio fuerteak modan daude gaur egun, eta, zu, Anjel Mari, emozio fuerte zalea zara. Urteetan aurrera zoaz, eta bizitzaren monotonia hauste aldera erabaki duzu Euskal Herriko zubirik altuenetik salto egitea, puenting egitea, alegia. Badaezpada, ordea, zure mediku Iban eraman duzu. Zubi gainean zaudete biok.

Description

Air
Kantore berri xarmant batzuek
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2008-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Iban Urdangarin

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.M. Peñagarikano: Inoiz edo behin beidatu izan det
behera mendi tontorretik
baina gaurkoa inpresioa
haundigoa horregatik!
Eta gaitzerdi sendagile bat
hemen dut aldamenetik.
Hiru pastilla emaizkidazu
saltoa egin aurretik. (bis)

I. Urdangarin: Ai Anjel Mari! Begira zazu
petrilan ondotik behera!
Gerrian bueltan sokea estu
lotuta dezu gainera.
Gaurkoan dezu bizi berriai
aurre egiteko aukera
gaurkoan bizik atera ezkero
ehun urte biziko zera. (bis)

A.M. Peñagarikano: Monotonia hautsi nahi nuen
alde batera normala
nahiz ta jendeak esaten zidan
"Moteil hi ez haiz kabala!".
Benga pastilla eman zaidazu
ez zaite izan petrala!
Bestela ere ziur dago-ta
kaka egingo dedala. (bis)

I. Urdangarin: Nahiz petrilera hurbildu zaren
aurpegiz ez zaude alai.
Mediku jauna ondoan dezu
eta egon zaite lasai!
Izango al zera hemendik behera
gorputza botatzeko gai?
Monotonia hautsiko dezu
ta igoal lepoa ere bai! (bis)

A.M. Peñagarikano: Lepahezurrik ez det hautsiko
eta egon zaite lasai!
Zuk azkarregi hartu nahi dezu
paraplegikoen usai.
Honek petrila eta zubia
nahastu egin ditu ai!
Sendagilea zeran ez dakit
despistatu galanta bai! (bis)

I. Urdangarin: Ni medikua naizen aldetik
azaldu nahi dizut zera:
saltoarena aipatu orduko
pultsua zaizu altera
eta berriro ez zazu beitu
zubi-petriletik behera!
Bihotzekon bat hartu aurretik
alde egin zazu etxera! (bis)

A.M. Peñagarikano: "Aldatu hadi!" neure buruai
esaten nion jo ta su
izanez ere gauza askotan
ni beti izan naiz maisu.
Eta zuk dezun postura horrekin
nerbioso jartzen nauzu12
sendagilea ona izateko
tankera txarra daukazu. (bis)

I. Urdangarin: Gerrian dantza hoiekin Peña
hasi zaitea xuabe
gaurkon alturan gaude-ta biok
ikusi zaitzaket grabe.
Nahi'zun erara saltatu zaitez
nerekin seguru zaude
nahi baldin ba'ezu sokarekin ta
nahi badezu sokaik gabe. (bis)*